Musika Erdi Aroan eta Errenazimenduan: Gako Kontzeptuak
Clasificado en Música
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,72 KB
Musika Gregorianoa
Gizakiak poza, tristura, amodioa, irrikak eta asmoak adierazteko premia sentitu zuenean sortu zen.
Trobadoreak eta Trobalariak
Trobadoreak poeta-musikariak ziren, zaldun-amodioa kantatzen zutenak. Hiru mota zeuden:
- Trobadoreak (okzitanieraz)
- Trobalariak (oïl hizkuntzan)
- Minnesingerrak (alemanez)
Juglareak haien aurretik aritu ziren, eta tresnak jo, kantatu eta dantzatu egiten zuten.
Alfontso X.a Jakituna
Kantigak egin zituen; horietan 417 doinu biltzen ziren: Proventzako trobadoreen doinuak, espainiar erromantzeak eta arabiarren eta juduen ageriko eragina zuten kantuak. Gaztela, Galizia eta Portugalgo musiken eragina ere nabaria zen.
Polifonia
Polifonia aldi berean entzuten diren hainbat ahotsetako kantua da. Izena grezierako poli (zenbait) eta fonos (ahots) hitzetatik dator. Ez da musika lineala, gregorianoa bezala, egitura bertikal bat baitu. Bi aldi bereizten dira: Ars Antiqua (XIII. mendera arte) eta Ars Nova (XIV. mendean sortua). Polifoniak kantu gregorianoan du jatorria, bigarren ahots bat erantsiz.
Organum
Doinu gregoriano bati laugarren edo bosgarren distantzian bigarren ahots bat gehitzea.
Motetea
Bi edo hiru ahotseko forma polifoniko garrantzitsuena da. Ahots bakoitzak bere hitzak kantatzen ditu, eta erritmoa ere ezberdina da. Parisko eskolan sortu zuten bi musikagilek: Magister Leoninus eta Magister Perotinus, Notre Dameko eliza eraikitzen ari zirenean.
Ars Nova
Erdi Aroko polifoniak XV. mendean jo zuen goia, Ars Novaren bidez. Gotikoko gizakiaren adierazpen-molde nagusia izan zen, gizakiak hirien sorrera bizi izan baitzuen. Guillaume de Machaut izan zen musikari adierazgarriena; Notre Dameko meza, baladak eta rondeauak egin zituen.
Errenazimenduko Musikaren Ezaugarriak
- Polifonikoa.
- Ahots-musikan eta musika instrumentalean polifonia erabiltzen da.
- Ahots guztiek garrantzi bera dute.
- Erritmo neurtu eta erregularra.
- Hitzek garrantzi handia dute, eta edukia nabarmentzeko erabiltzen ziren.
Imitaziozko Kontrapuntua
Ahots batean doinu labur bat agertzen da, eta beste ahots batek imitatu egiten du jarraian, doinu berean edo pixka bat altuago edo baxuago.
Cantus Firmus
Ahots batek doinu bat kantatzen du, eta gainerakoek bilbe polifoniko bat osatzen dute haren inguruan.
Bariazioaren Teknika
Gai bera erabiliz, baina agertzen den aldiro gai horretan bariazio edo aldaketa batzuk egitea: doinua, erritmoa, harmonia...
Teknika Homofonikoa
Ahots guztiek bertikalean kantatzea, erritmo berean eta hitz berak kantatuz.