Musika Erromantizismoan eta Klasizismoan: Ezaugarriak eta Formak
Clasificado en Música
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB
Erromantizismoko Musikaren Ezaugarriak
- Musikagilearen askatasuna.
- Genero berriak sortzen dira, adibidez, Wagnerren opera.
- Melodiak garrantzia hartzen du, intentsitate aldaketa handiak emanez sentimenduak adierazteko helburuarekin.
- Armoniak, melodiak bezala, adierazkortasuna bilatuko du, horretarako tonu aldaketa eta kromatismo asko erabiliz.
Eszenatoki Erromantikoak
- Kontzertu publikoak: Estatuaren jabetzako areto handiak edo enpresa pribatuen aretoak erabiltzen dira.
- Areto pribatuak: Aristokrata eta enpresari aberatsek kontzertu pribatuak antolatzen zituzten.
- Familia musika: Batzuetan musikariak familia eta lagunekin elkartzen ziren jaiak ospatzeko.
Musika Instrumentala Erromantizismoan
- Ganbera Orkestra: Erromantizismoan garrantzitsua izan zen, burgesiaren eta familia zein lagunen arteko festetan oso erabilia baitzen.
- Orkestra Musika: Garai honetan protagonista nagusi zen. 60 musikari artean, Europa osoan eskari handia erakarri zuen, orkestra askoren sorrera bultzatuz.
- Sinfonia: Klasizismoaren formatik askatu zen. Instrumentuen teknika berriei bide eman zien, sinfonia gero eta luzeagoak sortuz (adibidez, Beethovenen lanak).
- Bakarlari Kontzertua: Oso erabilia izan zen konpositoreen aldetik. Ezaugarri guztiak aurrera eraman zituen, tinbre desberdinen aberastasuna nabarmenduz.
Musika Instrumentalaren Formak
- Sonata: Musika-tresna bat, bi edo hiru erabiliz jo beharreko musika-lana.
- Kontzertua: Honen barruan bi aukera ditugu: bakarlari kontzertua eta kontzertu grosso.
- Fuga: Molde polifoniko konplexua, non "erantzuna" izeneko gai nagusia imitatzen baita tonu desberdinetan.
- Suitea: Herri jatorriko dantzen segida, hala nola, menueta, gavota, giga...
Klasizismoa
Musika Erlijiosoa
- Requiem: Eliza katolikoak hildakoei eskaintzen dien meza, abesteko abestia da.
Opera Serioa
Operarentzat Klasizismo garaia garrantzitsuenetakoa izan da. Naturaltasunera eta publikoaren gertutasunera joko du.
Opera Bufa
Burgesiak boterera iristeak zeresan handia izan zuen garai honetan opera mota honek izan zuen arrakastarekin.
- Argumentuak eguneroko bizitzan gertatutakoak izan behar dira.
- Toki bakoitzeko hizkuntza erabiliko da.
- Binakako eta abeslari taldeak ohikoak izaten ziren.
- Akto amaieretan pertsonaiak pixkanaka sartzen dira eszenatokira tentsioa igoz.
- Erabilitako hizkuntza ulerterraza izan behar zuen.
Musika Instrumentala Klasizismoan
- Ganbera Musika: Honela deitzen diogu musika-tresna gutxiz osatutako taldeari. Erdi Aroan eta Berpizkundean ere garatu zen.
- Orkestrarako Musika: XVIII. mende osoan orkestrak bilakaera izan zuen eta mende amaieran esan dezakegu gaur egun orkestra klasikoa ezagutzen dugun forma lortu zela.