Musika Estiloak eta Garaiak: Romantizismotik Jazzera
Clasificado en Música
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,47 KB
Romantizismoa (1820-1900)
Romantizismoa 1820 eta 1900 artean garatu zen, jatorria Alemanian zuela. Sormen artistikoak, idazleek eta orkestrariek musikan eragin handia izan zuten. Musikari askoren bizitzan maitasun atsekabetuak, leku urrunetara egindako bidaiak eta literaturaren eragina agertzen ziren. Errealitatetik ihes egiten saiatzen ziren. Herri kulturan eta folklorean interes handia zegoen. Sentimenduak eta naturarekiko maitasuna islatu nahi ziren, inspirazioak gidatuta.
Musika Erromantikoaren Adibideak
Beethoven: 6. Sinfonia Pastorala, 4. Mugimendua ("Ekaitza")
Ekaitz bortitza irudikatzen da, horretarako musika-baliabideak erabiliz: trumoi-akordeak, haize-boladak eta euria, ekaitzaren haserrea eta intentsitatea adierazteko. Musika programatikoa da, istorio bat kontatzen duena.
Doinua
Motiboen garapena progresioen bidez egiten da. Lirikotasunetik ihes egiten du.
Erritmoa
Oso irregularra da, tentsioa adierazteko balio duena. Libreagoa da, rubatoak eta kintilloak erabiliz. Konplexua da, eta tempoan aldaketak ditu.
Harmonia
Tonala da. Akorde disonanteen erabilera nabarmena da. Kadentziak ekiditen dira. Eskala kromatikoak, akorde disonanteak eta progresio harmonikoak tentsioa areagotzeko erabiltzen dira. Aurreranzko mugimendua eta modulazioak/tonu-aldaketak daude.
Dinamika
Kontraste handiak daude: pianissimotik fortissimora (pp-ff). Dinamika aldaketa ugari ditu.
Tinbrea
Garrantzi handia du. Metalezko instrumentuen eta tinbalen garrantzia nabarmena da, tentsioa adierazteko.
Testura
Homofonikoa da hasieran. Bi plano mota daude: harizkoak eta haizezkoak.
Wagner: Walkiriak
Drama musikala da. Hasieran Walkirien sarrera bederatzi aldiz errepikatzen da.
Melodia
Melodia lirikoak ekiditen dira, erdi deklamatutako pasarteak erabiliz. Salto disonanteak ditu. Espresibitate handikoa da. Kadentziarik ez du, doinu luzeak baizik. Leitmotiv-aren erabilera nabarmena da.
Erritmoa
Erritmo aldaketa ugari ditu, kontraste handiekin. Konplexua eta irregularra da, espresibitatea areagotzeko.
Harmonia
Kromatismo ugari ditu, espresibitatea areagotzeko. Tonalitatetik urruntzen da.
Dinamika
Aldaketa handiak ditu, kontraste gogorrak (forte eta suave) erabiliz.
Tinbrea
Orkestra oso aberatsa da.
Tomás Bretón: La verbena de la Paloma
Zarzuela bat da; antzerki-musika generoa, non elkarrizketak eta musika nahasten diren.
Doinuak
Ahozko zatiak eta musika-zatiak tartekatzen dira. Izaera espainiarra eta alaia du. Bi zarzuela mota daude: zarzuela handia eta género chicoa. Kasu honetan, ekitaldi bakarreko género chico bat da.
Erritmoa
Habanera kontzertantea da, beraz, askeagoa eta irudi irregularrekoa.
Harmonia
Tonala da. Zarzuela honek egitura estrofikoa du; gizonezkoak estrofak hasten ditu eta emakumezkoek bukatzen. Une batean tentsio puntu bat du.
Rock Motak
- Protesta Abestia
- Country Rock
- Rock Psikodelikoa
- Glam Rock
- Rock Progresiboa
- Hard Rock
- Heavy Metal
- Disko Musika
- Reggae
- Punk
- House Musika
- Rap
- Hip Hop
- Grunge Estiloa
- Flamenkoa (Rockarekin lotura duena)
- Reggaeton (Rockarekin lotura duena)
Rockaren Aitzindariak eta Ezaugarriak
Rock-and-rollaren oinarrian 12 konpaseko bluesaren egitura dago. Aitzindari garrantzitsuak: Elvis Presley, Little Richard eta Jerry Lee Lewis. The Beatles eta The Rolling Stones bezalako taldeek ere eragin handia izan zuten.
Jazzaren Gakoak eta Estiloak
- Lan Kantak / Work Songs
- Esklaboek AEBetan a cappella abesten zituzten.
- Espirituala / Gospel
- Bluesaren aurrekoa da, balio kristauak ditu eta esklaboek sortu zuten.
- Ragtime
- Melodia sinkopatua eta baxu markatua ditu.
- Blues
- Musika-estilo herrikoia da.
- Delta Blues
- Mississippiko Deltan sortua.
- Blue Note
- Eskala pentatonikoan oinarritzen den nota berezia.
- Eskala Pentatonikoa
- Bluesa oinarritzen den eskala.
- Gitarra eta Harmonika
- Jatorrizko bluesean erabilitako instrumentuak.
- Chicago Blues
- AEBetako iparraldean garatua.
- Soul
- 1960ko hamarkadan sortu zen, hainbat estilo nahastuz.
- Funk
- 1970eko hamarkadan sortu zen, hainbat estilo nahastuz.
- New Orleans Jazz
- Jazzaren jatorria.
- Dixieland
- Inprobisazio kolektiboa du ezaugarri.
- Swing Jazz
- 1920ko hamarkadaren amaieran sortu zen.
- Big Band
- 15 musikari edo gehiagoz osatutako orkestra handia.
- Bebop
- Swingaren ondorengoa, 1940ko hamarkadan garatua.
- Cool Jazz
- Jazz mota bat, 1950eko hamarkadan garatua, estilo leuna eta tempo motela dituena.
- Hard Bop
- AEBetako ekialdeko kostaldean garatua.
- Latin Jazz
- Erritmo latinoen fusiotik sortua.
- Bossa Nova
- Samba eta jazza nahastuz sortutako estiloa.