Musika Hezkuntza: Ahotsa, Instrumentuak eta Metodo Aktiboak
Clasificado en Música
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,97 KB
Ahotsa eta Abestia
Ahotsa
Ahots-aparatuak hiru atal ditu: arnas, fonazio eta erresonantzia atalak. Ondo arnastu behar da ondo hitz egiteko eta abesteko. Umeen ahotsa zorrotza da (soprano).
Abestia
Abestia baliabide bezala erabil daiteke ikasleak motibatzeko, sozializatzeko eta hainbat eduki lantzeko. Abestietan aurkitzen ditugu musikaren adierazpenaren elementu guztiak: erritmoa, melodia eta egitura. Landu ahal ditugu: erritmoa, melodia, egitura eta sormena.
Abesti motak
- Gai bati buruzkoak
- Klasikoak
- Youtubekoak
- Beste hizkuntza batzuetakoak
- Herrikoiak
Abestiak aukeratzeko irizpideak
- Musikalak: erritmoa, melodia, egitura.
- Pedagogikoak: testua, beste arloekiko lotura.
- Psikologiko ebolutiboak:
- 1. zikloa
- 2. zikloa: ahots heziketa, erritmo konplexuagoak.
- 3. zikloa: akonpainamendua, polifonia.
Nola ikasten dugu abesti bat?
Adina, abestia eta erabilitako teknika kontuan hartu behar dira. Imitazioa, irakurketa eta sormena erabil daitezke.
Instrumentuak
Haize instrumentuak
Haize zutabe baten bibrazioagatik sortzen da soinua (mihi librea, flauta; mihi bakuna, klarinetea; mihi bikoitza, oboea; ahokoa, tronpeta). Egurrezkoak (piccoloa), metalezkoak (tronpa) eta organoa.
Hari instrumentuak
Hari baten bibrazioaren bidez sortzen da soinua. Perkusiozkoak (pianoa), pultsatuzkoak (gitarra) eta arkudunak (biolina) daude.
Perkusio instrumentuak
Mintz batez osatutakoak (danborra) edo gorputz osokoak (idiofonoak) izan daitezke.
Instrumentuen praktika ez da helburua bere horretan. Gaitasunak lantzen dira: gorputz gaitasuna, entzumena eta tinbrea bereiztea. Helburuak hauek dira: buruzko, sentsorial eta entzumen sentsibilitatea garatzea; ardura heztea; eskolako instrumentuak ezagutzea. Hauek garapen kognitiboan parte hartzen dute.
Instrumentuak Lehen Hezkuntzan
Gorputz perkusioa
Orff instrumentuak
Perkusio txikiko instrumentuekin tinbrea, iraupena, "tempoa" eta intentsitatea bereizten dira. Xaflazko instrumentuekin, berriz, motrizitatea bultzatzen da makilen bidez, eta notak eta altuerak lantzeko aukera dago.
Perkusio txikiko instrumentuak
- Egurrezkoak: klabeak.
- Metalezkoak: triangelua.
- Sonailuak: kanpaitxoak.
- Mintzezkoak: danborra.
Xaflazko instrumentuak
- Egurrezkoak: xilofonoa.
- Metalezkoak: karilioiak, metalofonoak.
Aukera didaktikoak
- Gorputza: soinu desberdinak aztertzea, soinu iturria identifikatzea, tinbrea identifikatzea.
- Xafla: altueraren bereizketa, irakurketa laguntzea.
Instrumentuak aukeratzeko irizpideak
Ukitu, kolpea, xaflazkoa: baxua, ostinatoa.
Metodo Aktiboak
Dalcroze
Dalcrozek gizakiaren bi ezaugarri garrantzitsuenak lotu zituen: espiritua eta materia. Garunaren eta gorputzaren arteko komunikazioa azpimarratzen zuen. Bere ustez, musika soinua da mugimenduan, giharrak mugitzeko balio du, eta sentimenduak arimaren mugimenduak dira.
Espazioa, denbora eta energia
Gorputz mugimenduak espazioaren, denboraren eta energiaren arteko oreka bilatzen du. Honen oinarrian dago Dalcrozeren Erritmika. Hiru elementu ditu: erritmoa, solfeoa eta pianoarekin inprobisazioa. Erritmika eta solfeoaren edukiak: arnasketa, erlaxazioa, esaldiak eta inprobisazioa. Dalcrozeren erritmikarekin lantzen dira: arreta, adimena, pentsamendua eta irudikapena.
Willems
Willemsek natura, psikologia eta unibertsoa erlazionatu zituen. Erlazio honetatik ondorioztatzen dira: natura bera, giza nortasuna eta musikaren elementuak. Sentikorra. Willemsen metodoa entzumen garapenean oinarritzen da. Entzumen garapenerako hainbat instrumentu erabiltzen ditu: kanpaitxoak, sirenak, etab.