Musika Klasikoa: Historia, Eragina eta Konpositoreak

Clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,35 KB

Zer da musika klasikoa?

Musika klasikoa, musika landu mota bat da, historiako "aldi" klasikoan konposatua. Hala ere, "musika klasiko" hitza gizartean zabaldu egin da.

Musika historiaren laburpena

Lehen dokumentu musikal idatzien aurkikuntza hartuko dugu hasieratzat: Erdi Aroa, Errenazimentua/Berpizkundea, Barrokoa, Klasizismoa, Erromantizismoa, Aro Garaikidea.

Inguruak musika sortzen du

Inguruak eragin zuzena du gure komunikazioan, eta musikan ere inguruaren eragina nabarmena da.

Musikak ere inguru bat sortzen du

Musika bakoitzak egoera eta inguru batera eramango gaitu. Horregatik musika oso erabilgarria izan da zinemagintzan eta publizitate iragarkietan. Tristura, alaitasuna, beldurra, arridura, nekea, poza... emozio sentimendu guztiak adierazten dira musikaren bidez, eta, beraz, garrantzi izugarria hartzen dute filmetarako soinu-bandek. Euskal Herrian badugu filmetarako musika egiten duen konpositore on ugari; horietako bat Angel Illarramendi da.

Zer da soinua?

Objektu baten bibrazioak eragindako uhinak sortzen duten entzumenezko sentsazioa da soinua.

Brahms (1833, Viena - 1897)

Brahms-ek behin betiko bizilekua aukeratu zuen Vienan, eta han konposizioari eskaini zion bere bizitza era batean. Erromantizismo garaiko konpositore handienetakoa izatera iritsi zelarik, askok Brahms Beethovenen ondorengotzat hartu izan dute. XIX. mendeko musikari alemaniar hau perfekzio zalea zen eta oso zorrotza bere buruarekin; obra sakonak idatzi zituen. Garai hartan musika sortzen ari zen korronte berritzailearen kontra ipinia zen; horregatik, eta aldi klasikoko mugimenduaren eragina oso handia zuelako, musikagile erromantikoen artean Brahms klasikoena bezala aipatua izan da. Piano-jotzailea izateaz gain, musika konpositorea eta orkestra zuzendaria ere izan zen. Obra ezagunena sehaska edo lo kanta da.

Beethoven (Bonn, Alemania, 1770 - Viena, 1822)

Konpositore edo musikagile alemaniarra. Beethovenek musikarako zituen dohainak ikusita, haren aitak dirua lortzeko erabili nahi izan zuen, bigarren Mozart bat sortuz. Beethoven pixkanaka entzumena galduz joan zen, musikari batentzat gaixotasunik kaltegarrienetakoa sufritu zuelarik: gortasuna. Horrek amorru izugarria eragin zion eta bere izaeran eragin zuen, erabat markatuz. Europako konpositore entzutetsuenetarikoa izan zen, eta klasizismotik erromantizismora aldaketa eragin zuen. Entzumena erabat galdu zuenean ere, musika idazten eta orkestak zuzentzen jarraitu zuen. 9. sinfonia lehenengo aldiz eman zuenean, areto osoa txaloka zutitu zen, baina Beethovenek ez zuen ezer entzun.

Igor Stravinski

XX. mendeko musikari errusiar kosmopolita. Errusiaz gain, Suitza, Frantzia eta Amerikako Estatu Batuak izan ziren bere bizilekuak; azken herrialde honetako hiritartasuna jaso zuelarik. Mende hasieran, Errusiar Balletak eta opera konpainia Parisera iritsi ziren. Stravinskik "Suzko txoria" izeneko balleta idatzi zuen haientzat, eta haiekin arrakasta lortu zuen. 1913. urtean "Udaberriaren sagaratzea" estreinatu zen Parisen. Entzuleak astoratu egin ziren erabat, musikaren disonantzia eta erritmo gogorrak zirela eta. Obra honekin ematen da musika garaikidearen jaiotza, XX. mendeko musikarien erreferentzia bihurtuz.

Entradas relacionadas: