Musika klasikoa: sonata-forma, Mozart eta Beethoven
Clasificado en Música
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,1 KB
Sonata klasikoa
Sonata klasikoa: Garai hartan egindako musika instrumentala gehienaren egiturazko oinarria sonata izan zen: sinfoniarentzat, kontzertuarentzat, pianoarentzat... sonata. Bere sortzailea Carl Philipp Emanuel Bach da. 3 zatiko sonata egin zuen, ondoren lehenengo aurkezpenean gai nagusiari beste batzuk gehitu zitzaizkion, 2 gaietako sonata. Sonata formaren eskema:
1. mugimendua
1. mugimendua: Aurkezpena: 1. gaia azkarra, erritmo bizikoa eta 2. gaia melodikoa. Garapena: aurreko gaietan azaldutako motiboak garatzen dira.
Berraurkezpena: aurkezpenaren errepikapen zehatza edo aldatuta.
2. mugimendua
2. mugimendua: Lehengo mugimenduan bezala. ABA forma. Gaiak eta bariazioak.
3. mugimendua
3. mugimendua: 2 modu: Minueto edo Scherzoa.
4. mugimendua
4. mugimendua: Modu ezberdinak daude: Lehenengo mugimenduan bezala,
sonata forma. Rondo moldea.
Wolfgang Amadeus Mozart
Wolfgang Amadeus Mozart: 1756. urtean jaio zen Salzburgon. Txikitatik ume aparta izan zen musikarako. 1782an Vienara joan zen, eta Constanze Weberrekin ezkondu zen, bere aitaren asmoen kontra. Ezkondu ondoren oso alai bizi zen eta urte haietan idatzi zituen bere obrarik garrantzitsuenak. Bere bizitzaren amaieran premia latzak izan zituen eta 1791. urtean hil zen 35 urterekin.
Bere musika
- 750 obra inguru idatzi zituen.
- Berezko naturaltasuna eta sinpletasuna dira bere musikaren ezaugarriak: barnean sentitakoa idazten zuen.
- Bere musika alaia izan zen eta bere arazoen berri ez du horietan ematen.
Obrak
- 22 sonata pianorentzat; 45 piano eta biolinarentzat.
- 29 kontzertu pianorentzat, 13 biolinarentzat, 12 beste zenbait instrumenturentzat. 49 sinfonia.
- Ganbara musikan 31 kuarteto idatzi zituen.
- Bere operako musikan, hasieran gai mitologikoak erabili eta gero gai herrikoiak.
Ludwig van Beethoven
Ludwig van Beethoven: 1770. urtean jaio zen Bonn-en. Musikarako joera familiatik zetorkion. 12 urterekin bere lehenengo sonatak, kontzertu bat eta 3 kuarteto idatzi zituen. 1792an Vienara joan zen bizitzera, Haydnen klaseak hartzeko. 1801ean izaera aldatu zitzaion eta 1827. urtean hil zen.
Bere musika
Bere musika: Demokrata izan zen eta lagun asko izan zituen Vienako aristokrateen artean. Bere musika bere bizitzaren ispilua izan zen. Bere musikan kontrasteak nagusitzen dira. Orkestran instrumentu berriak erabiltzen hasi zen: kontrafagota, tromboia... Benetako berrikuntza harrigarria 9. sinfonian sartutako bakarlari eta koruak dira.
Obrak
- Pianorako 32 sonata. 5 kontzertu pianorako eta 1 biolinerako.
- Harirako 17 kuarteto. Biolin eta pianorako 12 sonata.
- 2 meza, 10 obertura, 'Fidelio' opera. 9 sinfonia.