Musika Kontzeptuak eta Formak: Gida Osoa

Clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,6 KB

Musikaren Osagaiak

Zenbat eta zeintzuk dira musikaren osagaiak?

Hiru dira: erritmoa, doinua eta harmonia.

Zerekin lotzen dugu osagai bakoitza?

Erritmoa gorputzarekin, doinua sentimenduekin eta harmonia adimenarekin.

Zer da erritmoa?

Erritmoa musikaren barne-motorra dela esaten da. Erritmoa denboran zehar ematen den soinuen iraupen eta azentuen banaketa da.

Erritmoari begira, nola jo daitezke notak?

Azkar edo mantso jo daitezke.

Zer da pultsoa?

Pultsoa musika-lanaren erritmo etengabea da, bihotzaren taupadak bezalakoa.

Zer da tenpoa?

Pultsoaren abiadura da.

Nola lortzen dugu doinua?

Soinu agudo, grabe, luze eta laburrak elkarren ondoan jarri behar ditugu, modu atseginean konbinatuz.

Zein bi baliabide oso on ditugu doinua lortzeko?

Ahotsa eta musika-tresnak.

Zer hobetuko dugu ahotsa landuz?

Arnasketa.

Zer da harmonia?

Harmonia aldi berean jotzen diren noten arteko erlazioa da.

Zer osatzen du akorde batek?

Akordeak aldi berean jotzen diren notak dira.

Forma Musikalak

Zer dira forma musikalak?

Forma musikalak musika idatzi eta interpretatzeko modu eta arau batzuk dira.

Nola deitzen dira araurik jarraitzen ez duten formak?

Forma libreak edo askeak.

Nola sortzen da forma musikal bat?

Denboran zehar gai musikal bat errepikatu, aldatu, garatu...

Zer esan nahi du “Lied” hitzak? Zein hizkuntzatan?

Abestia esan nahi du alemanieraz.

Norentzat dago eginda Lied-a?

Piano eta ahotsarentzat eginda dago.

Zein da Lied-aren jatorria?

Jatorri herrikoia du.

Nola oinarritzen da Lied-a?

Estrofa eta estribiloetan oinarritzen da.

Lied bateko instrumentu laguntzailea eta garrantzia?

Pianoa. Ahotsak eta pianoak biek dute garrantzia bera.

Zer esan nahi du “Canon” hitzak? Zein hizkuntzatan?

Araua esan nahi du grekeraz.

Zer da Canon-a?

Forma musikal oso garrantzitsu bat da.

Nola errepikatzen da gaia Canon-ean?

Behin eta berriro gai baten imitazioa egiten da, momentu ezberdinetan hasita.

Nondik dator “Rondo” hitza? Zer esan nahi du?

Frantsesetik dator eta atsotitza esan nahi du.

Zer zen Rondoa hasieran eta zertan bilakatu zen?

Hasieran zati ugari zituen abestia zen eta gero forma instrumental batean bilakatu zen.

Zein janarirekin konpara dezakegu Rondoa bere formagatik?

Sandwich batekin.

Entradas relacionadas: