Musika Lanen Analisia eta Ezaugarriak

Clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,04 KB

Txirula Sopraninorako Kontzertua

Egilea: A. Vivaldi.
Estiloa: Barrokoa.
Generoa: Orkestra eta bakarlaria (txirula), bakarlari kontzertua.

3 mugimenduz osatuta dago (azkarra, geldoa, azkarra). Bi plano arteko kontrastea: bakarlaria eta orkestra. Baxu jarraitua: musika-tresna melodiko eta harmoniko batek egiten du. Bakarlariak adornoak egiten ditu. Erritmoa oso markatua. Harmonia tonala.

Orfeo

Egilea: Gluck.
Estiloa: Klasizismoa.
Generoa: Opera serioa (dantza zatia).
Gaia: Mitologikoa.

Akzio-baleta, mimoan oinarritua, argudioa du, espresioak garrantzi handia du, pertsonaiak izpirituak dira. Dantza-egitura: A (dantzari guztiak aldi berean dantzatzen), B (bakarlaria), A.

Kuarteto Txantxa

Egilea: Haydn.
Garaia: Klasizismoa.
Generoa: Ganbera-musika (bi bibolin, txeloa eta biola).

Ezaugarriak:

  • Esaldi erregularrak, ongi markatuak, kadentzia perfektuak.
  • Erritmo markatua, erregularra eta ez oso konplikatua.
  • Ehunduran, oreka kontrapuntuaren eta homofoniaren artean.
  • Harmonia tonala, modulazioak alboko tonura.
  • Dinamika mailakatua.

Forma: Sonata-forma (A zatia, B zatia, A´ zatia).

Genero instrumental guztiek 4 mugimendu dituzte: Allegro, Andante, Minueto, Rondó.

Madamina

Egilea: Mozart.
Generoa: Opera buffa (ezaugarriak Kuarteto Txantxaren antzekoak).
Estiloa: Klasizismoa.

Aria estiloan abesten du, erritmo neurtuak, lirikoa da. Apaindura asko, erreflexioak egiteko erabiltzen da. Pertsonaia Don Giovanni da.

In a Sentimental Mood

Egilea: Duke Ellington.
Estiloa eta Generoa: Jazz.

Tartekatzen dira soloak eta taldea (saxoa, tronpeta...). Inprobisazioa erabiltzen da jazzean. Jatorrizko melodia bat dago eta bakarlariek bariazioak egiten dituzte melodian oinarrituta. Inprobisazioak harmoniarekin bat egin behar du. Taldea aldi berean doanean ez dago inprobisaziorik. Harmonia: aberatsa. Swing-a interpretatzen dute.

In Arboris

Testuingurua: Erdi Aroa, Ars Nova.
Egilea: F. Vitry.

Motete isorritmikoa: 3 ahotsek letra ezberdina dute, latinez, erritmo neurtua ahots guztietan. Bi elementu garrantzitsu genero honetan: errepikatzen den eskema melodikoa eta errepikatzen den eskema erritmikoa. A capella. Hizkuntza modala.

Bohemian Rhapsody

Egilea: Queen.
Garaia: 1975.
Generoa: Pop-rock, musika klasikoaren eraginarekin.

Ezaugarriak: Originaltasuna, estilo desberdineko atalak lotuta daude.
Forma: Intro, balada, opera, rock, koda (amaierako balada). Nabaria da musika klasikoaren eragina.
Harmonia: Konplexua, aberatsa.
Ehundura: Batzuetan polifonikoa, solista homofonia.
Tinbrea: Musika-tresna elektronikoak.
Helburua: Salmenta asko izatea.

Psikosis: Dutxa Eszena

Egilea: B. Herrmann.
Filmaren egilea: Alfred Hitchcock.
Generoa: Beldurrezko filma.

Irudia eta musikaren arteko lotura: musikaren funtzioak zineman. Musikak irudia jarraitzen du, sinkronizatuta daude. Orkestrarako narrazioa: 14 harizko tresnentzako. Doinu argirik ez dago, hala ere doinu bat nabarmentzen da. Motibo laburren errepikapena.

Erritmoa: Oso markatua, kortxeen erritmo jarraituak bihotzaren taupada efektua imitatzen du. Ostinato erritmikoa. Irregulartasuna da nagusi.
Oso disonantea, tentsioa areagotzeko.
Tinbrea: Desatsegina, ezohikoa, distortsioa.
Dinamika-aldaketa tentsioa igotzeko edo jaisteko.
Erregistro-kontrastea: grabeak-agudoak.

Entradas relacionadas: