Musika-Tresnen Historia eta Sailkapena
Clasificado en Música
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,02 KB
MUSIKA-TRESNAK ETA HAENEN HISTORIA
GANBARA-KORUA: Koru txikiagoa da, eta gehienez 20 ahots ditu.
Ahots zuriko korua: Umez edo emakumeez osaturiko korua.
MENDEBALDEKO MUSIKA-TRESNAK: BILAKAERA
Aintzinarotik musika-tresna asko eta asko ezagutzen ditugu. Oro har, esan daiteke gure musika-tresnak Ekialdekoak direla, eta Bizantzioren eta arabiarren bitartez iritsi direla Mendebaldera. Egipton harpak erabiltzen ziren, Grezian mundu hori hobetu egin zen eta zitara, harpa, xirula eta lira bereizten ziren.
AINTZINAROA
Egipto eta Grezia artean sortu ziren lehenengo musika-tresna ezezagunak. Orokorrean, jainkoen gurtzarako eta erritoetarako erabiltzen ziren.
ERDI AROA
Garai honetan ondo bereizten zituzten harizko, haizezko eta perkusiozko musika-tresnak.
ERRENAZIMENTUA
Haizezko musika-tresnen eta tekladun polifonikoen erabilerak gorakada handia izan zuen.
BARROKOA
Biolinen familiako musika-tresnak garatu eta sailkatu ziren: biolina, biola, biolontxeloa eta kontrabaxua.
KLASIZISMOTIK ERROMANTIZISMORA
Klasizismoan haizezko musika-tresna berriak sortu ziren, tronpak eta klarineteak, esaterako; garrantzi oso handiko beste tresna ere sortu zen: pianoa.
MUSIKA-TRESNA HERRIKOIAK
Musika-tresna "klasikoak" bilakatzen ari ziren bitartean, herri bakoitzak bereak asmatu eta egin zituen.
MUSIKA-TRESNEN FAMILIAK
1) DAR-DAR EGITEN DUTEN ATALAK
KORDOFONOA: Hari batek egiten du dar-dar. Biolina, biolontxeloa, gitarra.
AEROFONOA: Aire zutabe batek egiten du dar-dar. Tronpeta, tuba.
IDIOFONOAK: Musika-tresna osoa dar-dar egiten du. Txalaparta, xilofonoa.
MENBRANOFONOAK: Teinklaturiko mintz batek egiten du dar-dar. Bomboa, danborra.
ELEKTROFONOAK: Korronte elektrikoaren gorabeherak. Gitarra elektrikoa.
2) OHIKO-SAILKAPENA
2.1) HARIZKO MUSIKA-TRESNAK
IGURTZITAKO HARIAK EDO ARKUKO MUSIKA-TRESNAK: Biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua.
PUNTEATURIKO HARIAK: Harpa, lauta, banjoa, mandolina, gitarra, bandurria.
TEKLATUAZ PINTZATURIKO HARIAK: Klabezina.
KOLPATURIKO HARIAK: Pianoa.
2.2) HAIZEZKO MUSIKA-TRESNAK
ZUREZKOAK:
Alakadun ahokadura: piccoloa, zeharkako txirula.
Mihi bakuneko ahokadura: klarinetea, klarinete baxua.
Mihi bikoitzeko ahokadura: oboea, kontrafagota, adar ingelesa, fagota.
METALEZKOAK:
Ahokoa: turuta, tronpa, tronboia, bonbardinoa, tuba, tronpeta.
Mihia: saxofoia.
Tekladun polifonikoak: organoa (hodiduna), harmoniuma (hodi barik).