Musikaren Oinarriak: Soinua, Isiltasuna, Zarata eta Tresnak

Clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,42 KB

Musikaren Oinarriak: Soinua, Isiltasuna eta Zarata

Musika planetaren erritmo eta taupadetatik sortu zen, eta baita gizakiak erritmo eta taupada horiek imitatzeko eta adierazteko dituen ahalmenen miaketatik ere.

Soinua da musikaren materia, eta soinurik eza, isiltasuna. Soinua aire bibrazioek gure tinpanora iristean garunean sortzen duten sentipena da. Bere bibrazioak maiztasun erregularrez neur ditzakegulako bereizten ditugu soinua eta zarata. Gaur egun, estilo guztietako musikagile askoren musika-lanetan eta musika elektronikoan erabiltzen da zarata. Hots kutsatzaile orori zarata dei diezaiokegu; kutsatzen ez duenari, soinua.

Soinuaren Parametroak

Akustika soinua ikertzen duen fisikaren atala da. Zientziari dagokionez, musikaren elementuetan aurkitzen ditugun lau parametro edo nolakotasun izateagatik ezaugarritzen da soinua. Garaiera denborarekin bateratzen dugunean, adibidez, doinua sortzen dugu; garaiera intentsitatearekin bateratzen dugunean, berriz, harmonia edo aldi bereko soinuak bertikalean.

NolakotasunaDefinizioakOinarrian dagoen fenomeno fisikoaAdierazpen musikala
Garaiera / TonuaSoinu altuak eta baxuak bereizten dituMaiztasuna: bibrazio kopurua segundukoPentagrama, klabeak, eskalako notak
IraupenaSoinu edo isiltasun batek irauten duen denbora. Iraupena luzea, laburra, motela edo arina izan daiteke.Uhinaren iraunkortasunaFigurak, isiltasunak, konpasak, tempoa, luzapen ikurrak
Intentsitatea / BolumenaSoinu ozenak eta leunak sortzen diraUhinaren anplitudeaÑabardurak, erregulatzaileak
TinbreaSoinua sortzen duen ahotsa edota musika-tresna bereizten ditu.Soinu harmonikoen eta oinarrizko soinuaren nahasketaAhotsak, musika-tresna familiak, orkestrak

Ahotsa da Lehen Musika-Tresna

Gizaki primitiboen lehen musika-tresna bere ahotsa izan zen. Arriskuari aurre egiteko, inguruan zituen soinuak imitatzeko, tribua gidatzeko edo borroka zuzentzeko kantatu ohi zuen; kantu zeremonialak izaten ziren eta helburu magiko edo erlijiosoak zituzten. Kantutik sortu zen hizketa. Abesteko, ez ahastu arnasa hartzea. Airea da giza ahotsaren iturria. Garrantzitsua da arnasa kontrolatzen jakitea eta arnas ariketak ezagutza osoz egitea, abestean edo haizezko musika-tresna bat jotzean airea neurtu beharko dugulako bat-batean atera ez dadin. Ahoskatu, bokalizatu eta zure ahotsa anplifikatu egiten da. Ondo abesteko, garrantzitsua da ondo ahoskatzea. Ahalmen handiagoa izateaz gain, esaten duguna ulertaraztea lortuko dugu. Kanturako ahotsa eta hitz egitekoa desberdinak dira.

Ohiartzuna soinuak oztopo bat aurkitu eta oztopoak soinua jatorrizko lekura itzultzen duenean sortzen den gertakaria da.

Perkusiozko Musika-Tresnak

Perkusiozko musika-tresnak ugariak eta era askotakoak dira. Hauetako batzuk Antzinaroaz geroztik ezagutzen dira; orduan funtzio magikoetarako edo herrien arteko komunikaziorako erabiltzen ziren. Musika folklorikoan, musika popularrean eta modernoan, eta musika sinfonikoan, batez ere XX. mendekoan, erabiltzen dira.

Perkusio afinatu gabeaPerkusio afinatua
ZurezkoaZartailua, klabeak, kriskitinak, kaxa txinatarra, karraskagailuaXilofonoa, marinba
MetalezkoaTriangelua, txindatak, sonailuak, krotaloak, koskabiloak, tam-tamaMetalofonoa, kariloia
LarruzkoaPanderoa, dunbala, pandereta, kaxaBongoak, tinbala

Gorputz Perkusiozko Musika-Tresnak

Gure gorputza soinua egiteko musika-tresna bezala erabil daitekeen baliabidea da. Musika-tresna hauek kantuari eta dantzari laguntzen diete. Gorputzak soinua adierazteko dituen aukerak ugariak badira ere, musika-tresna garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • kriskitinak
  • txaloak
  • izterretako edo belaunetako ukaldiak
  • oinkadak edo orpokadak

Entradas relacionadas: