Muskulu Sistema: Funtzioa, Motak eta Egitura

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,45 KB

Muskulu Sistema: Sarrera eta Funtzioa

Muskulu Sistema mugimenduen arduraduna da. Muskulu eskeletikoek hezurrak mugiarazten dituzte, bihotz-muskuluak odola, eta muskulu leunak odol-hodietako odola mugiarazten du.

Muskulu eskeletikoak gorputzaren %40-45 dira eta borondatezkoak dira. Muskulu eskeletikoaren uzkurdura egiteko energia behar da; O₂ beharrezkoa da, bestela hartzidura sortzen da.

Muskulura ailegatzen diren odol-hodi handiak faszikulu muskularraren arteko ehun konektiboan kokatzen dira eta muskulu osoan zehar adarkatzen dira. Odol-hodi hauetatik adar txikiak irteten dira, zuntz muskularraren artean zuntzen direnak, eta hauetatik kapilarrak sortzen dira. Beraz, muskuluaren inguruan kapilar-sare bat eratzen da, eta honen bidez elikatzen dira muskuluak.

Muskulu Motak (Mugimenduaren arabera)

  1. Extentsoreak: Bi hezurren arteko lotura-angelua handitzen dutenak.
  2. Flexoreak: Lotura-angelua txikitzen dutenak.
  3. Abduktoreak: Gorputz-adarrak erdiko ardatzetik aldentzen dituztenak.
  4. Aduktoreak: Gorputz-adarrak erdiko ardatzera hurbiltzen dituztenak.
  5. Errotadoreak: Ardatz longitudinal baten inguruan mugimenduak burutzen dituztenak.
  6. Supinadoreak: Esku-ahurrak gora begiratzeko mugimendua burutzen dutenak.
  7. Pronadoreak: Esku-ahurrak beherantz jartzeko mugimendua burutzen dutenak.

Muskulu batzuek mugimendu konplexuak egiteko batera lan egiten dute: mugimendu bat egiteko parte hartzen duten muskuluak agonistak dira, eta kontrajartzen zaizkion muskuluak antagonistak.

Muskulu Talde Nagusiak

Buruko eta Lepoko Muskuluak

Muskulu mimikoak eta murtxikatzaileak dira garrantzitsuenak:

  • Aurpegiko muskuluak: Zuloak zabaltzeaz eta ixteaz arduratzen dira:
    • Begietako muskulu orbikularra.
    • Aho-inguruko muskulu orbikularra.
    • Sudur-hegaletako muskulu jasotzaileak.
  • Murtxikapeneko muskuluak: Maseteroa dugu nagusi.
  • Lepoko muskuluak:
    • Esternokleidomastoideoa: Bere uzkurdurak burua alde batera eta bestera mugiarazten du.
    • Muskulu hioideak: Irensketan parte hartzen dute.

Enbor eta Gorputz Adarretako Muskuluak

Eskualde Gluteoa

Bi hanketan ibiltzen laguntzen dute. Hemen dago ipurmasaileko muskulu handia.

Izterreko Muskuluak

Hauek dira garrantzitsuenak: Sartorioa, Koadrizepsa, Abduktoreak, Semitendinosoa eta Semimenbranosoa.

Zangoa

Oinaren mugimenduaz arduratzen diren muskuluak daude hemen. Zangoko trizeps muskulua Akilesen tendoiaren bidez lotzen da kalkaneora, eta oinaren flexioaz arduratzen da.

Enborra

Bizkarra

Trapezioa eta bizkarraldeko muskulu zabala.

Bularraldea

Bularreko muskulu handia eta aurreko muskulu zerraduna.

Abdomena

Abdomeneko muskulu zuzena, lapranekoak eta zeharrekoak.

Goiko Gorputz Adarrak

Sorbalda

Deltoidea: Besoaren mugimenduak mugatzen ditu.

Besoa
  • Bizepsa: Ukondoaren flexioa eta supinazioa burutzen ditu.
  • Trizepsa: Ukondoaren extentsioa burutzen du.
Besaurrea

Eskuen mugimenduaz arduratzen da.

Entradas relacionadas: