Mutazioak: Definizioa, Sailkapena eta Eragile Mutagenikoak
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,67 KB
Mutazioak: Aldaketa Genetikoak
Mutazioak: Zelula baten ADNaren sekuentziako aldaketak dira, eta bertan oinarrituz sorturiko beste zelula batzuetara transmititzen dira. Aldagarritasun genetikoaren eragile nagusiak dira.
Mutazioen Sailkapena
1. Eraginpeko zelulen arabera:
- Germinalak: Heredatu egin daitezke, eta zatiketa meiotikoaren edo mitotikoaren batean sortzen dira, gametogenesian.
- Somatikoak: Euretan oinarrituz mitosiz sorturiko zeluletara baino ez dira transmititzen.
2. Magnitudearen arabera:
- Puntualak edo genikoak: Adierazgarrienak, nukleotido bikote batean soilik eragiten dute aldaketa.
- Kromosomikoak: Kromosomaren egituran eragiten dituzte aldaketak.
- Genomikoak: Kromosoma kopurua aldatzen dute.
Mutazio Puntualak edo Genikoak
Baseak ordeztearen bidezko mutazioetan, ADNko base batek beste bat ordezten du. Horren barruan, honako bereizketa hau egin daiteke:
- Trantsizioak: Base puriko batek beste bat aldatzea, edo base pirimidiniko batek beste bat aldatzea.
- Transbertsioak: Base pirimidiniko batek beste base puriko bat aldatzea edo alderantziz.
Irakurketa eredua aldatzearen eraginezko mutazioak nukleotido bikote bat edo bi sartuz edo gehituz eta ezabatuz gertatzen dira.
Mutazio Kromosomikoak
Mutazio kromosomikoak kromosomen egituran gertatzen diren aldaketak dira, kromosoma kopurua ez da aldatzen. Oro har, kromosoma bat apurtzearen eraginezkoak izaten dira, eta hori, gero, modu ezohikoan eratzen da berriro.
Mutazio Genomikoak
Mutazio genomikoek aldaketa bat eragiten dute kariotipoan edo zuzkidura kromosomiko osoan. Oro har, meiosian sortzen dira, eta beraz zelula guztietara transmititzen dira.
- Euploidioak (monoploidia eta poliploidia)
- Aneuploidioak (trisomia eta monosomia)
Eragile Mutagenikoak
Mutazioak sortzen dituzten eragile asko daude eta horien ondorioak askotarikoak dira.
Mutageno Fisikoak
- Erradiazio ultramorea: Uhin luzera laburreko erradiazio elektromagnetikoa da. Zitosina edo timina dimeroak osatzen dituzten elkarren ondoko bi base pirimidinikoren arteko erreakzioa eragiten du. Larruazaleko lesioak baino ez dituzte sortzen.
- Erradiazio ionizatzaileak: Adibidez, x izpiak, y izpiak eta kosmikoak.
Mutageno Kimikoak
- Eragile kimiko alkilatzaileak
- Eragile kimiko tartekatzaileak
- Beste eragile kimiko batzuk