Mutazionismoa eta Kulturaren Azterketa: Azpikulturak eta Kontrakulturak
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,6 KB
Mutazionismoa
Teoria horren arabera, eboluzio-prozesua mutazioen araberakoa izaten da. Bi aldaketa mota bereizi zituen: modifikazioak eta mutazioak.
- Modifikazioak: ingurumen-aldaketek eragiten dituzte eta ez dira heredatzen.
- Mutazioak: aldiz, izaki bizidunen geneetan sortutako aldaketak dira eta herentziaz jasotzen dira.
Dena den, teoria horren arabera, mutazioak halabeharraren emaitza izaten dira eta, beraz, ez dira beti onerako izaten.
Kultura
Antropologoek bereizketa hau egiten dute:
- Kultura materiala: produktu materialek eta tresnek osatzen dute.
- Kultura mentala: gizarteko sinesmenek, balioek eta arauek osatzen dute.
Produkzio-teknikak ez ezik, gizartearen beste ezaugarri batzuk ere hartzen dituzte kontuan, hala nola:
- Antolamendu moduak
- Erlijio-sinesmenak
- Kode moralak
- Ohiturak
- Jaiak
- Denbora-pasak
Definizio horren arabera, beraz, gizakiak ingurune fisikora eta sozialera moldatzeko sortutako guztiak osatzen du kultura. Biziraupenerako teknikak ez ezik, bizikidetzarako onartutako printzipioak ere hartzen ditu barne. Biologiaren mugak gainditzen ditu, eta honako alorrek osatzen dute:
- Hizkuntzak
- Teknikak
- Moralak
- Zuzenbideak
- Ekonomiak
- Arteak
- Erlijioak
Kultura sinbolo-sistema bat da. Sinbolo horiek zentzu edo orientazio jakin bat ematen diote gure bizitzari, mundua ikusteko eta errealitatea interpretatzeko modu bat eskainiz. Antropologiaren ikuspegitik, ez dago kulturarik gabeko gizakirik, gizaki orok bizi-ereduren bat agertzen baitu bere jokabidean.
Azpikultura eta Kontrakultura
Kultura bakoitzean hainbat azpikultura izaten dira, kide guztiek ez baitute berdin pentsatzen edo bizitzen. Beraz, kontuan izan behar da kultura berean bizi diren guztiek ez dituztela kultura horren aukerak berdin aprobetxatzen. Adibidez, adina, egoera sozioekonomikoa edo bizitokia direla eta, oso desberdinak izan daitezke hiri-kultura (urbanoa) eta landa-kultura (rurala).
Kultura nagusiaren kontrako mugimenduei kontrakultura esaten zaie, eta esan beharra dago horrelakoek kultura eta gizarte alternatibo bat proposatzen dutela.
Hiri-tribuak
Adibide batzuk rockerrak, punkak, skinheadak eta abar dira. Gizartean edo familian aurkitu ez duten identitate baten bila dabiltza. Idolo edo lider baten inguruan biltzen dira eskuarki, eta kultura-adierazpeneko kode berezi bat izaten dute, besteengandik bereizteko, hala nola:
- Argota
- Arropa bereizgarria
- Musika mota espezifikoa
- Bilguneak
Gizarteari Erasotzen dioten Taldeak
Gaizkile-taldeak aipatu behar dira bereziki, ezarrita dagoen sistemari zuzenean eta indarkeriaz egiten baitiote eraso. Delitu-ekintza erasokorrak ohikoak izaten dira zenbait nerabe-taldetan ere. Horrelakoek ezegonkortasuna eragin nahi izaten dute gizartean, beste gizarte mota bat sortzeko asmoz, eta legearen kontrako ekintzak egiteaz gain, indarkeriaz baliatzen dira helburu hori lortzeko.
Gizarte Talde Alternatiboak
Etorkizuna ilun eta oraina iheskor ikusita, bizitzari nolabaiteko zentzua eman nahian, hainbat irtenbide bilatzen dituzte eta gizarte materialistaren kontrako jarrera izaten dute. Mugimendu kontrakultural guztien helburua ez da beti kultura alternatiboren bat sortzea. Batzuetan, ihesbideak baino ez dira, edo egonezina eta haserrea kanporatzeko moduak.