Mythos eta Logos: Filosofiaren Jatorria eta Metodo Zientifikoa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,69 KB

Mythos eta Logos: Pentsamenduaren Bilakaera

Eguneroko gertakariak azaltzeko modua aldatu zenean, filosofia sartu zen: jendeak zituen jakintzak mitoetatik Logos-era pasatu zirenean.

Mythos: Alegiazko Kontakizunak eta Erreferente Existentzialak

  • Mythos alegiazko kontakizunak dira; ipuinak edo mitoak, non gizakiaz gaindiko indarrez baliatzen den gizakia azaldu ezin dituen gauzak azaltzeko. Etimologiari dagokionez, badaude esanahi bat duten zenbait hitz, adibidez: meeting, meet. Hirurek duten esanahia bilera da, elkartzea.
  • Beste alde batetik, biokimikan 'mytho' hitzak zirkulua esan nahi du, elementu borobil bat, itxia. Beraz, Mythos-en bigarren esanahia talde baten barruan agertzen diren nahiak, jakintzak, jainkoak, legeak... dira.
  • Azkeneko partea objektu pertsonala da. Gizakiok, animaliak ere, ente mitologikoak gara. Behar-beharrezkoak ditugu gure objektuak, objektuek gure izaera osatzen dutelako. Mitoak erreferente existentzialak dira munduan eta gizartean bizitzeko, behar-beharrezkoak dira.

Logos: Egiaren Bilaketa Arrazoitu eta Kritikoa

  • Logos deliberamenduz egia bilatzeko era bihurtu zen. Logos-ek, erabakiak hartzerakoan, arrazoituz eta kritika eginez konbentzitu nahi du.
  • Gainera, Logos definitzeko, hainbat hitz erabili ditzakegu:
    • Erlatiboa, gizarte irekia delako, besteak onartzen ditu.
    • Mugikorra, mitoak aldatzen direlako, gainditu egiten dira; ez dira finkoak denboran zehar.
    • Ezegonkorra, aldakuntza konstantea delako munduan eta unibertsoan.
    • Pluralista, besteen mitoak onartzen dituelako.
    • Eta azkenik, multikulturalismoa, pluralismoaren ostean sortzen den gizartea da; besteen kulturak onartzen dituelako.
  • Beraz, Logos-en bitartez egoera soziala eta pertsonala denbora osoan aktualizatzen da, berritzen da. Honekin, badakigu Mythos eta Logos dialektika direla, bien arteko elkarketa ezinbestekoa delako.

Metodo Hipotetiko-Deduktiboa: Zientziaren Oinarria

Hiru Maila Nagusiak

  1. Protokolozko enuntziatuak: enuntziatu objektiboak.
  2. Legeak: enuntziatu unibertsalak (adibidez, grabitatearen legea).
  3. Teoriak: deduzitu daitezke (adibidez, erlatibitatearen teoria).

Urratsak

  1. Behaketa eta esperimentazioa.
  2. Azalpenezko hipotesi bat formulatzea, behatutako gertakaria eta irudimena uztartuz.
  3. Dedukzio sistema matematikoa garatzea.
  4. Esperimentuak egitea, hipotesia egiaztatzeko edo faltsutzeko.
  5. Hipotesia legetzat hartzea, hau da, balio orokorra ematea.

Entradas relacionadas: