Nahasketak, Substantzia Puruak eta Atomoen Arteko Elkarketak

Enviado por Guillermo y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,44 KB

Nahasketak eta Substantzia Puruak

Nahasketak: Bi substantzia puru edo gehiagoko sistemak dira, konposizio aldakorra dute eta beren propietateak konposizioaren arabera aldatzen dira.

Disoluzio Motak

  • Homogeneoa: Osagaiak ez dira bistaz bereizten.
  • Heterogeneoa: Osagaiak bistaz bereizten dira.

Substantzia Puruak

Konposizio finkoa duten sistemak dira. Beren propietateak ere finkoak dira. Propietate bereizgarriak: Fusio Tª, irakite Tª...

Elementuak

Prozedura fisiko edo kimiko arrunten bidez ezin dira deskonposatu.

Konposatuak

Metodo fisiko edo kimiko baten bidez deskonposa daitezke eta elementu bat baino gehiagoz osatuta daude.

Nahasketa Banatzeko Metodoak

  • Iragazketa: Solidoa + likidoa banantzeko. Banandu nahi dugun solidoaren partikulak iragazpaperean geratzen dira eta likidoa pasatzen da.
  • Dekantazioa: Dentsitate ezberdinen likidoak banantzeko.
  • Berkristalizazioa: Banatu nahi dugun substantzia erraz disolbatzen da beroan disolbatzaile batean eta hoztean disolbagarritasuna askoz txikiagoa da. Adibidez: Ura + gatza.
  • Distilazioa: Irakite-puntu desberdina duten likidoak banatzeko. Adibidez: Ura eta alkohola.
  • Kromatografia: Informazio banaketa bat da. Paper busti batean osagai batzuk besteak baino azkarrago mugitzen dira.

Atomoen Arteko Elkarketak

Molekulak eta kristalak: Atomoak elkartzen dira egonkortasuna lortzeko. Lotura honekin molekulak edo kristalak lortzen dira.

Lotura Motak

  • Metalikoa: Atomo metalikoak elkarren artean lotzen direnean sortzen da lotura metalikoa, kristal egiturak lortzen dira. Adb: burdin zati bat. Aleazio bat: bi metal edo gehiagoren nahasketa.
  • Kobalentea: Ez-metalen artean edo ez-metalen eta hidrogenoaren artean. Molekulak sortzen dira eta atomo berdinak edo ezberdinak lortzen dira. Adb: O2, N2...
  • Ionikoa: Elementu metaliko eta ez-metalikoen artean. Sare kristalinoak osatzen dira eta sare horietan ordenatuta daude ioiak. Adb: NaCl...

Mol, Masa Atomikoa eta Disoluzioak

Mol: Masa atomikoaren unitatea.

Masa Molekularra

Atomo baten masa neurtzeko masa atomiko erlatiboak neurtzen dira. Erreferentzi bezala hidrogeno atomoa hartzen zen, orain karbonoa.

Disoluzioa

Disoluzio bat nahaste homogeneoa da, bi osagai dauzka: solutua eta disolbatzailea.

Disoluzio Mota

  • Disoluzio diluitua: Solutuaren proportzioa disolbatzailearekiko oso txikia denean.
  • Kontzentratua: Solutoaren proportzioa disolbatzailearekiko handia denean.
  • Asea: Tenperatura jakin batean solutu gehiago onartzen ez denean.

Entradas relacionadas: