Nahaste homogeneoa
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,48 KB
Material metalikoak solidoak dira giro tenperaturan (merkurioa izan ezik) eta propietate onak: zailtasuna, harikortasuna eta xaflakortasuna, nabarmenena eroaletasun elektriko zein termikoa.
Aleazioa metal batek beste elementu batzuekin, metalikoak edo ez, duen nahaste homogeneo edo disoluzio solido bat da, metal baten itxura eta propietateak dituena. Proportzio handienean dagoen metalari oinarri esaten zaio eta gainerako elementuei aleatzaile. Bi dira bi elementuk edo gehiagok aleazio bat osatzeko bete behar dituzten oinarrizko baldintzak: Elementuak egoera likidoan nahaskorrak izan eta solidotzean nahaste homogeneoa sortu behar dute. Lortutako produktuak izaera metalikoa izan behar du. Osagairik garrantzitsuena burdina da eta gaur egun gehien erabiltzen diren produktuak dira ondorengo arrazoiengatik. Burdin konposatu asko aurkitzen dira lur azalean. Produktu burdindunak erraz aldatu daitezke lortu nahi diren propietate fisiko-kimiko zein mekaniko lortzeko. Teknika merkeak erabiliz fabrikatu daitezke altzairuak. Desabantaila garrantzitsuena: erraz korroitzen diren materialak dira.
Teknikoki purua den metala, bere karbono kopurua %0,03 baino gutxiago delarik. Kolore zuri-grisaska, dentsitatea 7,85 Kg/dm3, urtze tenperatura 1530ºC, irakin tenperatura 2450ºC eta magnetikoa da 770ºC-taraino Prozesu elektrolitikoen bitartez lortu daiteke, baina industrian ez du aplikazio ugaririk metal puru bezala.
Galdaketak karbonoa %1,76 eta %6,67 bitartean duten burdin-karbono aleazioak.
Horrenbeste karbono duenez, karbono hori aske egoten da edo burdinarekin errakzionatu eta zementina izeneko osagai oso gogorra sortzen du (FeC).
Galdaketak material apurkorrak dira eta moldeetan sartzeko erraztasun handia dute. Galdaketa arruntak: grisak (grafito askea dute) eta zuriak (zementina dute).
Galdaketa aleatuak: Ni, Cr, Va, Al, etab. Bezalako elementuak gehitzen zaizkienean
Galdaketa bereziak: Tratamendu bereziren bat egiten zaienean.
Horiek guztiak lingote ontzietan solidoturiko arrabiotik lortzen dira. Horretarako, labe berezietan urtzen dira berriro.