Zergatik naiz patu bat

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,58 KB

Egipto. Arkitekturan ilobiak eta tenpluak izan ziren nagusi. Arriz egiten ziren, geiago iraun zezaten. Mastabak izan ziren leenengo ilobiak: piramide-enborraren formako eraikinak ziren. Gero, piramide mailakatuak egiten asi ziren, eta elkarren gainean kokatutako mastabek osatzen zituzten piramideak; eta ondoren, faraoien eta orien familien, naiz noble batzuen ilobi gisa erabiltzeko, orma jarraituko piramideak egiten asi ziren. Famatuenak, Gize-ko Keops, Kefren, eta Mikerinos-en piramideak dira. Ipogeoak edo arkaitzean zulatutako ilobiak ere, erabili ziren. Tenpluek, sarreran, esfingeen bidez apaindutako etorbide bat izaten zuten, eta sarrera nagusiak, dorreak, estatua andiak, eta obeliskoak erabiliz apaintzen ziren, faraoien ekintza famatuen oroigarri gisa. Barruan, erriaren bilgune gisa erabiltzen zen patio bat eta jainkoaren estatuaren kamera zeuden. Guganaino ondoen iritsi diren tenpluak, Karnak eta Luxorkoak dira, Tebasetik gertu. Eskultura, arkitektura erlijiosoarekin eta ilobietakoarekin oso lotuta zegoen. Faraoien eta orien emazteen, apaizen, naiz eskriben eskultura ugari egin ziren, kalitate andikoak gainera, eta, geienetan, besoak gorputzari itsatsita eta ankak elkarren ondoan zituztela egiten ziren. Orietako asko, izugarriak ziren eta arkaitzean lantzen ziren. Eguneroko bizimoduko jarduerak ere landu ziren egurrean, gero ilobietan kokatzeko. Gainera, ilobiak eta tenpluak apaintzeko erliebeak egin zituzten. Orien ezaugarri nagusiak ondokoak ziren: burua soslaiez izan oi zuten eta sorbaldak aurrera begira, orrela jainkoek obeto ezagutuko baitzituzten iltzean. Margolan asko ere eraikinei lotuta zeuden. Esate baterako, piramideen eta ilobien barrualdea lurperatu zen pertsonaren eguneroko bizimoduko alderdiak adierazten zituzten margolanekin apaintzen zen. Papiroetako idatziak ere, margolanekin apaintzen ziren. Arte xeeak iaiotasun andiz landu zituzten, eta emaitzak ere alakoxeak izan ziren: bitxiak, edalontziak, zeramikazko ontziak, altzariak, sarkofagoak, brontzezko irudi txikiak etab. Egin zituzten.

Entradas relacionadas: