Zergatik naiz patu bat

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,85 KB

2017/03/09


Aspaldiko Aintzane , zer moduz dena ?


Azkenaldian asko oroitu naiz zutaz eta uda heltzeko eta zu ikusteko ikaragarrizko gogoak ditut. Badakit jada  azterketak bukatu dituzula eta ziur nago beti bezala guztia atera duzula. Ni betiko martxan nabil , matematikak atera ezinean! Baina badut hori baino larriagoa den kezka bat.


Gogoratzen duzu nire aitona Eusebio ? Badira hilabete batzuk medikuarengana joan etorrian dabilela eta orain dela astebete alzheimerra diagnostikatu diote. Egia esan amak esan zidanean ez ninduen larregi harritu aspalditik arraro xamar dabil eta.


Jakingo bazenu zer nolako gauzak egiten dituen… Behin beretzat hain garrantzitsuak diren pilulak hartzea ahaztu zuen aste betez eta tentsioa izugarri igo zitzaion.  Beste batean, lau egun eman zituen arropa berberarekin , lo eta guzti egiten zuen horrekin ! Baina larriena etxera nola bueltatu ezinean gelditu zenean izan zen , bizilagun batek eraman behar izan zuen etxera.


Kontua da ez nagoela gaixotasunarengatik arduratuta , badakit berak ez duela minik sentitzen. Bildur gehien ematen didana aitonak familia eta ni ahaztea da , hainbeste momentu on bizi izan ditugu batera…


Gogorra da baina ez   arduratu , ondo egongo naiz. Laster arte !                                                                                  Ixone .

Entradas relacionadas: