Narrazio-testuan Estrategiak eta Markak
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,35 KB
Estrategiak eta Markak:Narrazio-testuan, aditz-denboren arteko loturak funtzio biren araberakoak dira: denborakomunztadurak eta testu-planoen txandakatzea. Denbora-komunztadurek bide ematen dute aurrekotasun-, aldiberekotasun- edota ondorengotasunerlazioak eraikitzeko edukiaren (erreferentearen) gertaeren artean. Beste hitz batzuekin esanda, haien arteko lotura kronologikoak ezartzen dituzte. Hori adierazteko, aditz trinkoan edota aditz perifrastikoetako laguntzaileetan aurki ditzakegun denbora markez baliatuko gara.
Testu-planoak txandakatzea narrazioaren joko diskurtsibo bereizgarria da, eta berea bakarrik. Haren bitartez, deskribaketa-faseen (atzeko marko edo eszenatokia) eta narrazio-faseen (lehen planoa) arteko kontrastea eraikitzen da. Plano horiek definitzen dituzten markak ere aditz-denbora eta aspektuak dira. Aspektu burutugabeak (Artzainak hiru txakur zituen eta haiekin joaten zen mendira) eszenatokia, deskribapen-sekuentziak markatzen ditu. Aspektu burutuak, berriz, lehen planoa, narrazioko ekintzak (Egun batean, txakurrak ez ziren itzuli etxera). Kontuan hartu behar da, bestalde, euskaraz ohikoa dela orainaldi burutua erabiltzea bizitasuna emateko kontakizunari7 (Artzainak, kezkaturik, hartu ditu zorroa eta makila, eta mendira abiatu da.).
Esposaketetan, ez dago plano diskurtsiboak bereizten dituen denbora-konbinaziorik, testu osoa plano berean mantendu ohi delako. Bere ezaugarria, alde horretatik, orainaldiaren erabilera da. Orainaldiaren erabilera hori alde batera utz daiteke, tarteka, iraganeko edota etorkizuneko gertaerei egiteko erreferentzia, informazioaren osagarri gisa.
Argudio-testuetan, aditzen arteko loturak moduek ezartzen dituzte (indikatiboak, subjuntiboak, baldintzazkoak) denborek baino gehiago. Euskaraz ez bezala, inguruko zenbait erdaretan, INDIKATIBOZ eraikitako testu-pasarteetan, igorleak hautatzen duen estrategia baieztapena da. Aldiz, modalizaziora jotzen badu, SUBJUNTIBOA izango da nagusi. Modu bakoitzak, hartara, jarrera bat islatuko du: indikatiboak SEGURTASUNA adieraziko du (diskurtso eztabaidaezina) eta subjuntiboak, BALIZKOTASUNA (diskurtso eztabaidagarria).