Narrazioaren Elementuak eta Argudio Motak Euskaraz

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,1 KB

Narrazioaren Elementuak eta Argudio Motak

Narrazioaren Elementuak

2. Ekintzak: Argumentuaren Oinarria

Narrazioaren nondik-norakoa. Ekintza, istorio eta pasadizoen multzoak osatzen du narrazioaren argumentua.

3. Gaia: Autorearen Mezua

Aditzera eman nahi zaiguna; hau da, ekintzen azpian autoreak ezkutatzen duen intentzioa edo mezua.

4. Ikuspuntua edo Fokalizazioa (Narratzailea)

Barruko Ikuspuntua duten Narratzaileak

  • Protagonista: Pertsonaietako bat izanik, beroni gertatzen zaiona ezagutu eta kontatuko digu. Istorioan inplikatuta egongo da.
  • Protagonista Anitzak: Pertsonaia bakar baten ordez, hainbat pertsonaia dira gertaerak, arrazoiak eta iritziak kontatzen dizkigutenak.
  • Lekukoa: Gainerako pertsonaien ekintzak ikusi eta kontatuko dizkiguna.

Kanpoko Ikuspuntua duten Narratzaileak

  • Narratzaile Orojakilea: Gertatzen den guztia daki narratzaile honek, pertsonaien sentimenduak eta gertaeren arrazoiak barne.
  • Narratzaile Objektiboa: Pertsonaiek egiten dutena erakusten digu, baina ez du iritzirik ematen, ezta pertsonaien joan-etorria baloratzen ere.

5. Lekua: Gertakarien Espazioa

Gertakariak leku jakin batean gertatzen dira. Normalean, baina ez beti, nobelan zehar lekua aldatu egiten da. Leku errealak eta irrealak edo ametsezkoak izan daitezke.

6. Denbora: Egitura Tenporala

Denbora Motak

  • Irakurlearen Denbora: Irakurleak noiz irakurtzen duen.
  • Fikzioaren Denbora: Gertakizunak noiz ematen diren, noiztik noiz artekoa.
  • Narrazioaren Denbora: Kontalariak noiz narratzen dituen; ekintzak iraganekoak, momentukoak ala etorkizunekoak diren harentzat.

Denboraren Tratamendua

  • Denbora Kronologikoa: Ekintzak nola gerta, hala emanez, lehen, orain eta gero, alegia.
  • Denboran Saltoak: Jarraipide kronologikoa propio hautsiz eta gutxi-asko nahastuz.

7. Erritmoa: Narrazioaren Abiadura

  • Erritmo Kondentsatua (Trinkoa): Denbora luzea (bizitza oso bat) labur (5 orrialde) kontatu behar denean, gertaerak modu kondentsatuan edo trinkoan kontatzera jotzen da.
  • Erritmo Hedakorra: Denbora laburra (egun bateko gorabeherak) luze (100 orrialdetan) kontatu behar denean, modu hedakorrez jokatu behar izaten da.

8. Pertsonaiak: Rolak eta Tipologia

Protagonismoaren arabera, nagusiak eta bigarren mailakoak izan daitezke.

Pertsonaia Nagusiak

Nagusien artean protagonista(k) eta antagonista(k) aurki ditzakegu. Bi eratakoak dira:

  • Lauak edo Sinpleak.
  • Borobilak edo Konplexuak.

Bigarren Mailako Pertsonaiak

Laguntzaileak dira. Protagonistaren edo antagonistaren helburu kontrajarrietan bataren edo bestearen alde agertu ohi dira.

9. Sinesgarritasuna: Egiantza

Narrazioari egiantza ematea, lekua, denbora, pertsonaiak eta abar zainduz, oso garrantzitsua da zerbait logikoa eta koherentea idatzi nahi bada.

Argudio Motak

  • Autoritate Argudioa: Pertsona ospetsuen edo instituzio baten aipua egiten denean, norberaren argudioari indarra emateko.
  • Iritzi Orokorraren Argudioa: Herriaren aipua, giza talde batek esana edo onartua dela esaten denean.
  • Zentzuzko Argudioa (Kausa-Ondorioa): Giza adimena eta logika hartzen dira argudioen sostengu.
  • Adibideen Bidezko Argudioa: Esperientzia, datu edota ipuinek aberastu eta indartu besterik ez dute egingo gure arrazonamendua.
  • Analogiazko Argudioa: Defendatu nahi denaren eta beste baten arteko konparaketa, hain zuzen ere.
  • Aurkarien Kontrako Argudioa (Ad Hominem): Pertsonen izen ona hondatzeko erabiltzen da, aurkakoaren argudioak errefusatu beharrean.

Entradas relacionadas: