Natura Baliabideen Banaketa eta Kontsumoa Munduan

Clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,19 KB

Natura Baliabideen Banaketa Desberdina

Gure planetan, natura-baliabideak ez daude berdin banatuta. Horregatik, gizakiak baliabide gehien dauden eremuetan bildu izan gara historian zehar. Baliabideak eskuratzeaz gain, teknologia egokia eta ekonomia-baliabideak ere behar ditugu.

Uraren Adibidea

Uraren adibidea oso argigarria da. Giza talde batzuk ibai emaritsuetatik hurbil bizi dira, baina ez dute bitartekorik ura herrixkara eramateko.

Enpresa Multinazionalen Eragina

Gaur egun, enpresa multinazionalek munduko edozein lekutako baliabideen ustiaketa kontrolatzen dute. Adibidez, bauxita erauztea. Bauxita duten herrialde askok ez dute aluminioa fabrikatzen. Enpresa handiek aluminioa ekoizten dute eta bauxita erauzteko prozesuak eta prezioak kontrolatzen dituzte.

Bananaren Kasua

Banana munduko laugarren labore nagusia da. Gehienbat, Asian, Kariben eta Latinoamerikan ekoizten da. Sail gehienak 5 banana-konpainiaren mende daude. Enpresa handienak Estatu Batuetan daude eta botere handia dute.

Ur Kontsumoa eta Erabilera

Munduko ur-kontsumoa lau aldiz biderkatu da. Uraren %70 nekazaritzarako erabiltzen da. Giza kontsumoa ehuneko txikia da, baina edateko ona izan behar du. Ura hainbat erabileratarako baliatzen dugu, baita lan hidraulikoak egiteko ere.

Ur Kutsaduraren Ondorioak

Munduan 25.000 pertsona hiltzen dira egunero edandako uraren baldintza higieniko eskasen ondorioz. Ure gezaren kutsaduraren iturriak hauek dira:

  • Gizakia: giza jardueretatik datozen urak (garbitasuna, arropa garbitzea, etab.).
  • Nekazaritza eta abeltzaintza.
  • Industria: hondakin metaliko astunek (merkurioak, zianuroak, etab.) kutsatutakoak.

Itsaso eta Ozeanoen Kutsadura

Itsaso eta ozeanoen kutsadura ere oso arriskutsua da. Hiri-hondakinak kontrolik gabe isurtzen dira itsasora, eta itsasoa zabortegi handi bihur daiteke. Industriatik datozen plastikoak, detergenteak, metal astunak eta petrolioa itsasora isurtzen dira.

Kutsadura Itsasoan

Mediterraneo itsasoaren kutsadura nabarmena da. Merkataritza-nabigazioak, hiri, industria eta nekazaritza kutsadurak, eta turismoaren ondorioek eragiten dute, batez ere udan.

Entradas relacionadas: