Naturaren aldeko borroka: gure etorkizuna zaintzeko

Clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,37 KB

Atzean utzitako zuri beltzezko mundu hura guregana hurbiltzen da berriro ere. Lortutako aurrerapen ia guztiak natura kaltetzen dute eta horrekin batera, zuek ere galtzaile ateratzen zaretelakoan nago. Baliteke azkenean irtenbiderik gabe geratzea eta berriro dena hasieratik konpondu behar izatea.


Landa honen erdian egonda nire inguruak jasandako aldaketez konturatzen naiz. Jada ez dira lehengo kolore berdeak bereizten eta nire enborra bustitzen zituzten malkoak gutxitan agertzen dira. Nire alboko lagunak, pixkanaka desagertzen doaz, erditik moztuta agertzen baitira egunik egunez. Hortaz, zuek eragindako efektu bat nabarmendu dezakegu; deforestazioa, non enborren barruan daukagun CO2-a atmosferan barneratzen den. Denborarekin, konturatu naiz, nire lagunen ingurua ere aldatzen joan dela, baldintza eskasagoetan bizi baitira. Gutxinaka gure etxeak zuntzitzen eta desagertzen joan dira fabrikazioan eta zuen aurrerapenetan sortutako kutsadurengatik. Hori dela eta, mundua zanpatzen duzue irtenbideak aurkitzeko inolako asmorik gabe. Ipar poloan, hartz polarrek desizozteak eta itsaso mailaren igoera dela eta, haien bizilekuak galdu dituzte azken urte hauetan atmosferak izan duen tenperatura igoeraren ondorioz.


Lotsagarria da benetan nik zuei hau esan behar izatea, azken oharpena izatea espero dut baina hala ere, oraindik begiak gehiago zabaldu behar dituzue. Zuen eskubidea izan beharko litzateke gizarteak belaunaldiz-belaunaldi sortu duena zaintzea, dirudienez ez da zuen lehentasunik garrantzitsuena. Orain arte sortutako guztia esfortzuaren bidez lortu duzue, beraz jarri ezazue beste ahalegin apur bat klima aldaketa baretzeko pausu bat emanez. Natura moldatzeak muga batzuk ditu, fabriketan sortzen dituzuen gehiegizko produktuak bezala. Gaur egun masifikazio izugarria dago ekoizterako orduan eta horrek uzte edo ez kutsadura maila altuago bat izateak eragiten du.


Nahiko hots egin dizuedala uste dut beraz gauzak hobetzea nahiko nuke itxaropen minimoa daukadan arren. Dezazuen gutxi, dezazuen beti esaten zuten lehen, baina denbora aldetik nahiko eskaz zabiltzatenez, benetan buruan izan behar duzue etorkizunean itxaroten daukazuena. Baliteke amesten dugun guztia ez lortzea, baina ziur nago, lortzekotan, amestu egin behar dugula lehenengo, beraz hau buruan izanda hogei urte barru bueltatzen ez banaiz, zuek suntsitu nauzuela esan nahiko du

Entradas relacionadas: