Nazio Batuak: Aktoreak, Erakundeak eta Historia Laburra

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,15 KB

Nazio Batuak: Aktoreak eta Erakundeak

Nazioarteko Aktoreak eta Beraien Sailkapena

Nazioarteko sisteman, estatuarteko sistemaz ari gara, izaera juridikoan oinarrituz. Nazioarteko aktoreen izaera eta eragin maila neurtzen da. Nazioarteko aktorea bere helburuak lortzeko baliabideak erabili ditzakeen unitatea da.

Bi aktore mota nagusi daude, hainbat autorek sailkatuak:

  • Marcelen definizioa: Aktoreak funtzio bat bete dezakeen agintari, erakunde, talde edo pertsona dira.
  • Mansbachen sailkapena (Transnazionalak):
    • EGA (Estatuarteko Gobernu-Aktoreak): Estatuen arteko erakundeak, adibidez, OEA edo UNESCO.
    • EAAEG (Estatuarteko Aktore Ez-Gobernukoak): Estatuak ordezkatzen ez dituzten erakundeak dira, hala nola GKEak (Gobernuz Kanpoko Erakundeak) eta multinazionalak. Adibidez: Amnesty International, IBM, Shell.
    • GAEZ (Gobernu-Aktore Ez-Zentralak): Udal eta eskualdeko gobernuak, bereziki autonomien inguruan, zerrenda izugarri zabala osatuz.
    • EBAEG (Estatu Barneko Aktore Ez-Gobernukoak): Nazio mailako talde pribatuak, hala nola alderdi politikoak, sindikatuak, etab., beste aktoreekin harreman zuzenak dituztenak.
  • Gizabanakoak: Prestigioagatik funtzio bat betetzen duten zientzialariak, aktoreak edo artistak. Adibidez: Bertrand Russell, Pérez Esquivel, Pau Casals, Bono.

Nazioarteko Erakunde Motak

  • Gobernuarteko Erakundeak: Estatuek sortzen dituzte.
  • GKEak (Gobernuz Kanpoko Erakundeak): Ekimen pribatuen ondorioz sortuak.

Gobernuarteko Erakundeak: Ezaugarriak eta Sailkapena

Gobernuarteko erakundeak hiru estatu edo gehiago itunen bidez sortutako elkarteak dira. Egitura instituzional iraunkorra dute eta estatuengandik independenteak dira.

Ezaugarri nagusiak:

  • Estatuartekotasuna
  • Eraginkortasuna
  • Garrantzi juridikoa
  • Estatuarekiko autonomia

Sailkapena:

  • Hedapen eta osaketaren arabera:
    • Erakunde unibertsalak
    • Erakunde erregionalak
  • Helburu eta funtzioen arabera:
    • Helburu orokorrak (adibidez, NBE)
    • Helburu berezi eta zehatzak (adibidez, OME, EGEA, Mercosur)

Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Kronologia

  1. 1941eko uztaila: Londoneko Adierazpena (13 estatu).
  2. 1941eko abuztua: Atlantikoko Karta (Roosevelt eta Churchill).
  3. 1944ko abuztua: Dumbarton Oaks-en erakunde berriaren proposamena (Txina, AEB, Britainia Handia, SESB).
  4. 1945eko apirila: San Franciscoko Konferentzia.
  5. 1945eko ekainak 25: NBEren Karta onartu zen (51 estatu).

NBEren Oinarriak, Helburuak eta Egitura Nagusia

NBEren oinarriak, helburuak, hitzaurrea eta III. artikuluko 19 kapituluetan zehazten dira. Helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Bakea eta nazioarteko segurtasuna mantentzea.
  • Nazioarteko harremanak sustatzea.
  • Nazioarteko arazoei konponbideak bilatzen laguntzea.
  • Negoziaketarako esparru bat eskaintzea.

NBEko Kideak eta Egoitza:

  • Azken kideak: Ekialdeko Timor eta Suitza (2002), Montenegro (2006), Hego Sudan (2011).
  • Behatzaile estatuak: Vatikanoa, besteak beste.
  • Hizkuntza ofizialak: Arabiera, txinera, ingelesa, frantsesa, errusiera eta gaztelania.
  • Egoitza nagusia: New York, AEB.

NBEren Organo Nagusiak:

  • Asanblada Orokorra
  • Segurtasun Kontseilua (SK)
  • Ekonomia eta Gizarte Kontseilua
  • Nazioarteko Justizia Auzitegia
  • Idazkaritza
  • Administrazio Fiduziarioaren Kontseilua (gaur egun ez du funtzionatzen)

Entradas relacionadas: