Nazioarteko Merkataritzaren Tresnak eta Oztopoak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,72 KB

Kreditu dokumentarioa: Tresna honek esportatzaileari ordainketa jasoko duen bermea ematen dio, inportatzailearen bankuak ordainketaz arduratuko delako. Nazioarteko merkataritzarako funtsezko tresna da, arrisku komertzialen aurrean babes handiena eskaintzen duen ordainbidea baita. Hainbat mota daude: kreditu dokumentario ezeztaezina, kreditu dokumentario ezeztagarria, kreditu dokumentario berretsia, ageriko kreditu dokumentarioa eta eperako kreditu dokumentarioa.

Esportaziorako kreditu asegurua: Inportatzaileak ordainduko ez duen arriskuari aurre egiteko kontratatzen da. Esportatzaileak poliza bat ordaintzearen truke, aseguru konpainiak estaliko luke inportatzaileak ez ordaintzea. Aseguruak eragiketa hauen estaldura eskaintzen du: ondasunen esportazioa, esportaziorako kredituak eta kreditu dokumentario ezeztaezinak berresteko. Inportatzaileak ez ordaintzeak bi arrisku sor ditzake: arrisku komertziala eta arrisku politikoa. Esportatzaileak bi arriskuak estaltzeko aukera du aseguruaren bidez. Poliza motak hainbat faktoreren menpe egongo dira: estali nahi den arrisku mota, inportatzailearen profila…

Grabitate eredua

Munduko herrialdeen arteko merkataritza harremanak azaltzen dituen eredua da. Harreman enpirikoa da eta bi herrialderen edo gehiagoren arteko merkataritza harremanen tamaina eta balioa ulertzeko balio du. Horrez gain, lagundu egiten du argitzen zein oztopok mugatzen duten nazioarteko merkataritza, are gaur egungo ekonomia globalean ere.

Anomaliak

Bi herrialdeen arteko merkataritza grabitate ereduak aurreikusitakoa baino askoz handiagoa edo txikiagoa bada, ekonomilariak anomalia horrentzako azalpen bila hasten dira. Anomaliak sorrarazten dituzten 5 faktore nagusiak:

  • Merkataritza hesiak: Adibidez, muga zergak edo arantzelak.
  • Kokapen geografiko ona: Adibidez, Holandaren kokapena AEBrekin duen merkataritza harreman handia azaltzen du.
  • Kultura kidetasuna: Irlandaren eta AEB arteko merkataritza handia da, nahiz eta Irlandaren BPG oso txikia izan. Irlandaren kasuan, kultura kidetasuna dago; egungo biztanle estatubatuar asko etorkin irlandarren ondorengoak dira eta Irlanda multinazional estatu batuar askoren anfitrioi garrantzitsua da.
  • Merkataritza akordioak: Kanada eta Mexiko AEBekin merkataritza akordio baten kide dira. Ondorioz, hiru herrialdeen artean trukatzen dituzten ondasun gehienentzat ez dago muga zergarik ez bestelako merkataritza oztoporik.
  • Muga politikoak: Kanada eta AEB arteko muga. Bi herrialdeak merkataritza askeko eremu baten kide dira, baina merkataritza handiagoa da Kanadako probintzien artean.

Merkataritza oztopoak eta sustatzaileak

Esportazioak borondatez mugatzea

Herrialde esportatzaileak berak ezartzen duen kuota bat da, baina ia beti, herrialde inportatzaileko gobernuak eskatu diolako. Hau da, herrialde batek eskatzen dio beste bati “bere borondatez” mugatu ditzatela esportazioak. Ikuspegi ekonomikotik inportazio kuota bat bezalakoa da.

Produktu nazionalak erostea

Gobernuek beren herrialdean ekoitzitako produktuak erostea esan nahi du. Gobernuarentzat gastua dakar batez ere inportatu ahal diren produktuak baino garestiagoak direnean, baina herrialdeko ekoizleei babesa ematen die.

Dumping-aren aurkako politikak

Dumping-a produktuak kanpo merkatuan produkzio kostuaren behetik saltzea da. Honen bidez enpresa batek bere produkzio soberakina atzerriko merkatuetan husten du, jarrera harrapakaria izan dezakeena eta lehiakide lokalak kanporatu ditzake merkatutik. Antidumping politikak herrialde barruko ekoizleak kanpotik datorren lehia desleialatik babestea da. Horretarako, herrialdeek muga zerga bereziak ezartzen dizkiete dumpinga praktikatzen duten enpresei.

Esportatzeko diru laguntzak

Gobernuek enpresei esportatzeagatik ematen dizkieten diru laguntzak dira. Bi eratakoak izan daitezke: esportatzeko diru laguntza espezifikoak (kopuru finkoa esportatzen den unitate bakoitzeko) edo esportatzeko diru laguntzak ad valorem: esportaturikoaren balio osoaren ehuneko bat da.

Izapide burokratikoak

Herrialde batzuek prozedura administratibo konplexuak eta luzeak ezartzen dituzte inportazioak oztopatzeko asmoz. Izapide edo tramite burokratiko horiek askotarikoak izan daitezke. Adibidez, gehiegizko betebeharrak aduanak pasatzeko.

Merkatu erakargarrietan sortzea

Herrialde batean ezartzean datza, han saltzeko aldagai batzuk kontuan hartuta: adibidez, merkatuaren tamaina, eros ahalmena, herrialdeko egoera soziopolitikoa… Txina, India, Brasil edo Mexiko bihurtu dira herrialde oso erakargarriak, handiak direlako eta hazteko potentziala erakusten dutelako. Baina herrialde garatuetako merkatuak ere erakargarriak izaten jarraitzen dute, hango kontsumitzaileen eros ahalmen handiagatik, egonkortasun politikoagatik eta segurtasun juridikoagatik.

Baliabide naturalen kokapena

Munduko AIZaren zati handi bat azaltzen du. Baliabide naturalak dauden lekuan bertan ustiatu behar dira nahitaez.

Aglomerazio ekonomikoa

Enpresak lortzen dituzten abantailak edo onurak dira zenbait tokitan ezartzean, hain zuzen ere toki jakin horietan sortzen eta pilatzen diren kanpo eragin positiboei esker.

Lehia estrategikoa

Oligopolio edo lehia monopolistiko egoeran dauden enpresak egiten dute. Hau da, enpresa batek herrialde batean inbertitzen badu, gerta daiteke beste enpresa batek jokabide bera jarraitzea, hegemonikoa ez bihurtzeko eta merkatu kuotak mantentzeko.

Imitaziozko jokabidea

Merkatu berrietara sartzerakoan, enpresa aintzindarienen urratsak jarraitzean datza imitaziozko jokabidea. Honen bidez, enpresa imitatzaileek arriskua minimizatzea lortzen dute.

Giza baliabideen erabilgarritasuna

Lan faktorea produkzio prozesuen funtsezko faktorea da. Bi oinarrizko lan faktore daude: kostua eta langileen prestakuntza.

Lan kostua murrizteko beharra

AIZaren zati handi batek munduan hartzen duen norabidea azaltzen du faktore honek. Herrialde garatuetan kualifikazio txikiko eskulanean inbertsio diren jarduerek jo behar dute lan kostuak murriztera.

Giza kapital kualifikatua kontratatzeko beharra

Enpresa askok profesional kualifikatuak kontratatzeko beharra dute. Ordaindu beharreko alokairuak handiagoak izango dira, baina lortuko duten produktibitatea ere handia izango da.

Merkataritza hesiak saihestea

Munduko AIZaren zati bat azaltzen duen faktorea da. Beste herrialde batzuen esportazioei oztopoak ezartzen dizkieten edo ezartzeko mehatxua egiten duten herrialdeetan inbertitzeari dagokio. AIZ honek nazioarteko merkataritza ordezten du. AIZaren bultzatzaile gisa faktore honek garrantzia galduz joan da, babes maila gutxituz joan delako. Herrialdeek neurri protekzionistak erabiliko dituzten beldurrak hor diran enpresen artean eta AIZ arazoak gainditu ahal izateko soluziotzat hartzen da.

Aglomerazio ekonomiak

Enpresak lortzen dituzten abantailak edo onurak dira zenbait tokitan ezartzean, hain zuzen ere toki jakin horietan sortzen eta pilatzen diren kanpo eragin positiboei esker.

Zerga pizgarriak

Enpresak zerga gutxiago ordaindu behar izatean, zerga pizgarriak AIZ erakar dezake. Ez dira AIZ erakartzeko lehen mailako faktoretzat hartzen, baina erakargarritzat gerta daitezke zenbait herrialde inbertsio bat lortzeko lehian ari direnean eta ordezkagarriak direnean.

Muga zergak

Muga zergak inportazioak zergapetzen dituzte. Prezioak igoaraztean, produktu inportatuek lehiatzeko ahalmena galtzen dute. Honen helburua, barneko ekoizleak babestea da kanpo lehiatik, inportaturiko ondasunen prezioa igoarazten baitute.

Input lokalen/nazionalen betebeharra

Honek betebeharrak ezartzen ditu azken produktuaren zati batek herrialdean bertan ekoitzia izan behar duela. Gobernuari ez dio diru sarrerarik ematen eta herrialde barruko input ekoizleei babesa ematen die.

Hesi teknikoak

Inportazioak oztopatzeko eta murrizteko modu bat da. Bete beharreko arauak edo baldintzak zorroztean edo zailago jartzean datza.

Inportazio kuotak

Muga bat ezartzen diote inportatzeko kopuruari. Herrialde inportatzaileko gobernuak inportazio lizentziak ematen dizkie herrialdeko enpresa batzuei eta hauen bidez kuota errentak lortzen dute inportatutako produktuaren prezioaren arabera ezartzen direnak.

Esportatzeko kredituentzat diru laguntzak

Enpresa esportatzaileei kredituak merkatukoak baino baldintza hobeetan eskaintzean datza. Herrialde gehienetan gobernuak badauka bankuren bat, agentziaren bat edo programa bat kredituak merkatukoak baino interes tasa txikiagoan emateko, esportazioak bultzatzeko helburuarekin. (Gastua dakar gobernuarentzat).

Entradas relacionadas: