Nazionalismoa eta Inperialismoa XIX. mendean

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,21 KB

Nazionalismoaren Sorrera

Nazionalismoaren inguruan bi ikusmolde nagusi izan dira:

  • Alemaniako erromantikoak: Nazioaren ikuspegi kulturala defendatu zuten.
  • Frantziako teorialariak: Nazioaren ikuspegi politikoa proposatu zuten.

Estatuen Politika Nazionalizatzailea

XIX. mendeko estatuek biztanleen nazio-sentimendua eta kohesioa garatu nahi zuten, aberriarekiko harrotasunaren bidez. Hezkuntzan hizkuntza nazionala erabiltzea ezarri zuten, eta ohiturak, banderak eta abar sortu zituzten.

Mugimendu Nazionalista Sakabanatzaileak

Mugimendu nazionalista batzuen eraginez, erakunde politiko batzuetan sakabanatze-prozesuak gertatu ziren. Adibidez:

  • 1830ean, Belgika Herbehereetatik banandu eta estatu independente bihurtu zen.
  • Austria-Hungariako Inperioak eta Turkiako Inperioak XIX. mende osoan zehar tentsio nazionalistei aurre egin behar izan zieten.

Liberalismoaren Sendotzea Britainia Handian eta Frantzian

Britainia Handian eta Frantzian demokraziak pixkanaka aurrera egin zuen. Gizonezkoen sufragio unibertsala onartu zen, eta erlijio- eta adierazpen-askatasunak garatu ziren. Gizon guztiei eskubideak emateak eragina izan zuen alderdi politikoetan; adibidez, alderdi sozialistak parlamentuan ordezkaritza lortzen hasi ziren. Hala ere, ezin da esan herrialde horietan benetako demokrazia zegoenik, bi arrazoirengatik:

  • Emakumeek ez zuten eskubide politikorik.
  • Boteretsuek hauteskunde-azpijokoak egiten zituzten.
Zer da Inperialismoa?

Inperialismoa herrialde batek (metropoliak) beste herrialde batzuk (koloniak) menderatzean datza. Fenomeno hau ez zen berria, baina XIX. mendeko hedapen inperialistak beste protagonista batzuk izan zituen: Britainia Handia eta Frantzia izan ziren potentzia kolonial garrantzitsuenak. Herrialde kolonizatzaileen nagusitasun militarra zela eta, konkistak azkarrak izan ziren.

Inperialismoen Arteko Talka

Koloniengatiko lehiak Europako potentzien arteko tentsioak areagotu zituen. Potentzia batzuk, Alemania kasu, ez zeuden pozik inperioen banaketarekin, beren herrialdearen garrantzia eta zuten inperioa ez zetozela bat uste baitzuten.

Entradas relacionadas: