Nazismoa eta Faxismoa: Ideologia, Ezaugarriak eta Historia

Clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,52 KB

Nazismoa eta Faxismoa: Ideologia eta Ezaugarriak

Faxismoaren ezaugarri orokorrak:

  • Buruzagia gurtzea
  • Estatuaren nagusitasuna
  • Indarkeria eta gerra gorestea

Nazismoaren berezko ezaugarriak:

  • Arrazismoa
  • Balio tradizionalak eta pentsamolde arrazista

Arraza-politika nazia:

  • Behe eta goi mailako arrazak aldarrikatzen zituen.
  • Alemaniako arraza arioa goi mailako arraza zen.
  • Arraza garbitasuna: perfektuak ez ziren guztiak giltzapetu eta/edo hiltzen zituzten (eroak, adimen eta gorputz urrituak eta homosexualak).
  • Politika antisemita sistematikoa:
    • Judeuei lanbide gehienetan jardutea debekatu zitzaien.
    • Judu eta arioen arteko ezkontzak eta sexu-harremanak debekatu zituzten.
    • Judeuek tratu txar fisikoak jasaten zituzten (Kristal Hautsien Gaua).
    • Bigarren Mundu Gerran, juduak eta ijitoak sarraskitze-esparruetara deportatu zituzten.

Kanpo-politika: Militarismoa eta Espantsionismoa

Pentsamolde espantsionista:

  • Zer defendatzen zuen? Alemaniak Versaillesko Itunean ezarritako mugetatik kanpo hedatu behar zuela defendatzen zuen.

Espantsionismoaren oinarri ideologikoak:

  • Pangermanismoa: Europako alemaniar estatu guztiak estatu batean batzea.
  • Bizi-espazioaren teoria: Teoria horren arabera, goi mailako arraza, arraza arioak, eskubidea zuela eslaviar eta behe mailako arrazen kontura lurrak konkistatzeko.

Kanpo-hedapena:

Hitlerrek egindako kanpo-politika:

  • Berrarmatze plan handia martxan jarri eta nahitaezko soldadutza ezarri zuen. Armada eta industria prestatu zituen, 1930eko hamarkadako armada indartsuena sortuz.
  • Alemania hedatzen hasi zen. Austria inbaditu zuten, baita

Mussoliniren Gobernua: Faxismoaren Ezaugarriak

  • Oinarria pentsamolde antidemokratikoa eta antikomunista zen.
  • Buruzagi ahalmen guztidun batek (Duce) zuzentzen zuen estatua, modu totalitarioan, eta askatasunak deuseztatu ziren. Alderdi faxistak bakarrik zeuden; beraz, ez zegoen hauteskunde askerik.
  • Estatuak ekonomian esku hartzen zuen, herrialdea autozufizientea izatea lortzeko eta enpresa pribatuei laguntzen zien.
  • Estatuak gizartea menderatzen zuen. Edozein oposizio gogor zapaltzen zuen, hezkuntza eta komunikabideak kontrolatuz.
  • Nazionalismo basatia eta espantsionista ezarri zuen.
  • Indarkeria eta militarismoa gurtzen zituzten. Janzteko estilo militarrak.

Entradas relacionadas: