Nazismoaren Gako-Kontzeptuak eta Erakundeak

Clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,76 KB

Nazismoaren Gako-Kontzeptuak eta Erakundeak

Führer

Gaztelaniaz 'burua' esan nahi zuen, italieraz bezala ('Duce'). Ideologia faxista buru edo buruzagi baten buruzagitzan oinarritzen zen, eta borondate orokorraren gainetik zegoen ahalmen karismatikoa zuen. Ohiz kanpoko gizakia zen eta itsu-itsuan men egin behar zitzaion; haren boterea eztabaidaezina zen. Gizarte-antolaketak hierarkizatuak, eliteak eta buruak behar zituen, hauek idolatratzen baitzituzten.

Nazionalsozialismoa – Nazismoa

1933an Alemanian ezarri zen mugimendu eta sistema politikoa. Haren printzipio ideologikoak faxismoarenaren antzekoak dira, baina horiez gain, bereizgarri ditu arraza arioaren nagusitasunaren gorespena eta antisemitismoa.

Estatu Arrazista Nazia

Adolf Hitlerrentzat, ultranazionalismoak ez zuen Estatua helburutzat hartzen, baizik eta arraza kontserbatzea eta haren garbitasuna lortzeko bidea zen (arraza Estatua). Arraza guztiak ez zirelako berdinak: batzuk goi-mailakoak ziren; beste batzuk, behe-mailakoak. Arraza arioaren nagusitasunaz konbentzituta, etnikoki berdinak ez zirenak edo ezgaitasun fisiko nahiz buruko ezgaitasunen bat zutenak, edota gaixotasun sendaezinak zituzten pertsonak hiltzeari ekin zion. Arreta berezia jarri zion juduen jazarpenari eta hilketari (politika antisemita), bere ustez, arrazarik higuingarriena zelako. Juduen arazoaren une gakoa «azken irtenbidea» izan zen; hau da, juduak sarraskitu zituztenean.

S.A.: Asaltoko Sekzioa

Erakunde nazi paramilitarra. Bertako kideek uniforme arrea eta svastikaren ikurra zuen besokoa erabiltzen zituzten. Adolf Hitlerren aginduz, 1934ko abuztuaren 30ean, Labana Luzeen Gauean, S.A.-ren burua (Röhm) eta buruzagi nagusiak hiltzea agindu zuen, barneko oposizioa desagerraraziz. Geroztik, bigarren mailako erakundea zen nazismoan.

S.S.: Babes Eskuadrak

1925ean sortuak, Hitlerren guardia pertsonala eta zinpe baten bidez Hitlerren pertsonari lotuak, 1929an nazionalsozialismoaren eliteko kidego bihurtu zituzten. Bere bi talde eratzaile nagusiak Allgemeine SS (SS Orokorra) eta Waffen-SS (SS Armatuak) izan ziren. Allgemeine SS izan zen Alemania Naziaren arraza-politika betearazteko arduraduna, eta polizia nagusi gisa jardun zuen; Waffen-SSak, berriz, borroka-tropak izan ziren Alemaniako indar armatuen barruan. Hirugarren talde batek, SS-Totenkopfverbändek, kontzentrazio- eta sarraski-esparruak zuzentzen zituen. SSen beste azpibanaketa batzuk Gestapo (polizia sekretua) eta Sicherheitsdienst (inteligentzia-zerbitzua) izan ziren. Bere zereginak estatu naziaren etsai potentzialak detektatzea, edozein oposizio neutralizatzea eta Alemaniako herriak ideologia naziarekin zuen konpromisoa zaintzea ziren, baita inteligentzia-zerbitzua ematea ere herrialde barruan eta kanpoan.

Entradas relacionadas: