Nazismoaren Goraldia eta Hirugarren Reicha

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,14 KB

Nazismoaren Goraldia

1920an fundatu zen Alderdi Nazia, Hitler buru zela. Arrazista, nazionalista, antisemita, antiparlamentarioa eta antikomunista gisa definitu zen. 1925ean lidergoa sendotu zuen. Orduan eratu ziren alderdiaren miliziak: SA eta SSak. 1932ko uztaileko hauteskunde orokorretan, naziak Alemaniako parlamentuko lehen indarra bihurtu ziren. Hindenburg presidenteak ez zuen Hitler kantziler gisa onartu. Egoera ekonomikoa okerrera egin zuen. Ondorioz, milizia nazien jarduera areagotu zen. Presio handia eraginda, Hindenburgek Hitler kantziler izendatu zuen 1933ko urtarrilaren 30ean.

Hitler Kantzilerra

Indarkeria erabili zuen ikaratzeko. 1933ko martxoko hauteskundeetan garaipen handia lortu zuen, 288 aulkirekin. Hauek izan ziren aldaketarik garrantzitsuenak:

  • Botere betearazleak eremua handitu zuen.
  • Alderdiak eta sindikatuak legez kanpo utzi zituen.
  • Federalismoa deuseztatu zen.
  • Aldekoak ez ziren funtzionarioak kargutik kendu zituen.
  • Apirilean, Gestapoa fundatu zuen, estatuaren polizia sekretua.

Alemaniako Estatu Totalitarioa

1934an Hitlerrek presidentetza hartu eta Hirugarren Reicha ezarri zuen, estatu totalitarioa eratuz. Alor guztiak Estatuaren kontrolpean geratu ziren.

Ekonomian, estatu interbentzionismo zurrun bat zabaldu zen. Lau urteko plan bat jarri zen martxan eta armamentu industria sendo bat bultzatu zuen. Ondorioz, langabezia murriztu zen. Politika kolonialista bideratu zen, lehengaiak Alemaniako produktuez trukatzeko.

Gizartea guztiz arautu zen. Hezkuntza nazismoaren zerbitzura jarri zen. Langile klaseak egonkortasuna lortu zuen eta erdiko klaseak seguru sentitzen ziren. Burgesiak bere irabaziak handitzen ikusi zituen. Prentsa, irratia eta zinema propaganda arma indartsuak izan ziren.

Politikan, alderdi bakarra zegoen. Aberria handitzeko xedea zuen eta herritarrak erabat kontrolpean zituen. Traiziotzat hartzen zen edozein desadostasun; horregatik, intelektual eta artista askok erbestera jo behar izan zuten. 1935ean juduei eskubide zibilak kendu zizkieten, eta kontzentrazio esparruak antolatzen hasi ziren. (Kristal Hautsien Gaua)

Entradas relacionadas: