Nazismoaren lehentasunetako

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2 KB

- D. Antidemokratikoak ziren. Demokraziak gizartea zatitzen zuela zioten Alderdi bakarra zegoen, nazia edo faxista. Beste alderdiak eta hauteskundeak debekatuta zeuden. Askatasunak mugatuta zeuden.

- E. Ultranazionalismoa eta inperialismoa defenditzen zuten. Haien herriak besteen gainetik jartzen zituzten eta inperioak sortzeko eskubidea zutela zioten. Naziek "bizi-espazioaren teoria" garatu zuten. Honen arabera, Alemanek, duin bizitzeko beste herriak konkistatzeko eskubidea zuten.

- F. Indarkeria politikoa eta militarismoa praktikatzen zituzten. Italian faxistek Alkandora Beltzak (Camicie Nere) sortu zituzten sindikalistak, komunistak, grebalariak... Jipoitu eta akabatzeko. Alemanian nazien SA taldeek berdina egiten zuten.

- G. Gizarte matxista babesten zuten. Faxismoaren eta nazismoaren printzipioak, indarkeria, militarismoa... Ziren. Horiek gizonarekin identifikatzen dira. Gizartean gizon indartsuek agindu behar zuten.

Gainera, Alemaniako naziek beste ideia batzuk garatu zituzten,

A. Arrazakeria. Alemaniako eta Europako gizartea arrazatan sailkatu zuten. Nazientzat benetako alemanak arioak dira eta beste arrazen gainetik daude Gudutarrak, eslaviarrak, ijitoak, latindarrak...). Horregatik...
- Arioek Alemaniako edo Europako beste arraza horiek menderatzeko edo sarraskitzeko eskubidea zuten.
- Judutarren aurkako politikak bereziki gogorrak izan ziren. Alemaniaren gaitz guztien erantzule egiten zituztelako. Judutarrak baztertu, atxilotu eta azkenik hil egin zituzten. Antisemitismo izenez ezagutzen da judutarren kontrako jarrera.
- Arraza ario perfektua lortzeko eugenesia praktikatu zuten, hau da, Alemaniako eroak, gaizkileak, urritu fisikoak... Baztertu edo hil egin
zituzten.
B. Pangermanismoa. Alemaniar guztiek elkartu eta estatu bat sortzeko eskubideadute (Alemaniakoak, Austriakoak...)

Entradas relacionadas: