Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Basogintza: Jarduera Ekonomikoak
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,5 KB
Nekazaritza
Nekazaritza deritzogu elikagaiak lortzearren lurzorua tratatzeko eta lurra lantzeko egin beharreko jarduera tekniko eta ekonomikoen multzoari.
Nekazaritzaren ezaugarriak
- Baldintza naturalak: Klima, erliebea eta lurzorua. Tenperatura- eta hezetasun-baldintza eta lurzoru-mota batzuk emankorragoak dira.
- Biztanle-kopuruaren handitzea: Elikagai gehiago ekoitzi beharra ekarri du, eta nekazaritzarako lurrak behar dira.
- Nekazaritza-politikak: Gobernuek hobekuntza-planak ezartzen dituzte.
- Baliabide teknikoak: Bi multzo nagusitan banatzen dira: iraupeneko nekazaritza eta merkatuko nekazaritza.
Abeltzaintza
Abeltzaintza tradizionala
Abeltzaintza tradizionalean, animalia-jatorriko produktuak autokontsumorako dira, eta abereak lurra lantzeko erabiltzen dira. Esnea, haragia eta artilea lortzen dituzte.
Abeltzaintza komertziala edo merkatukoa
Helburua ekoitzitakoa merkatuan saltzea eta ahalik eta etekin handiena lortzea da.
- Abeltzaintza estentsiboa: Lur-eremu zabalak, ez du eskulan askorik behar, azienda libre eta merkataritza-egitura onak sortzeko.
- Abeltzaintza intentsiboa: Oso ustiategi espezializatuetan egiten da, kapital-inbertsio handia eskatzen du, eskulana ordaintzeko, instalazioak egin eta zaintzeko. Abeltzaintza intentsiboak kutsadura sortzen du.
Arrantza-jarduera
Arrantza tradizionala
Arrantza kostaldetik gertu egiten da, arrantza-aparailu bakunak erabiliz. Gutxi garatutako eskualdeetan egiten da, eta autokontsumorako da. Parte txiki bat baino ez da bideratzen merkatura. Jarduera hauek oso garrantzitsuak dira garapen bidean dauden herrialdeetan, elikadura bermatzeko.
Arrantza komertziala
Arrantza komertzialaren helburua merkatuak hornitzeko ahalik eta arrain gehiena harrapatzea izaten da. Sekulako inbertsio ekonomikoa eskatzen du arrantza-flotak.
- Itsasbazterreko arrantza: Kostaldetik gertu aritzen dira, sare eta hari sendoak erabiliz.
- Itsas zabaleko arrantza: Zenbait aste edo hilabete ematen dituzte itsasoan, radarrekin.
- Arrantza handia: Itsas zabal-zabalean egiten da, oso urrun, eta arrantza-ontziek hornidurako ontzi handien laguntza izaten dute. Gero, arraina prestatu eta saldu egiten da.
Basogintza
Basoak ustiatzea oso ekonomia-jarduera ohikoa da.
Basoa: Lehengai nagusia zura da, eta energia-iturri garrantzitsua da. Herrialde garatuetan ere gero eta erabiliagoa da. Material gisa erabiltzen da zura, eta gutxien garatuta dauden herrialdeetako landa-eremuetan funtsezkoa da.
Definizioak
- Lurzaila: Lur zati handi bat.
- Openfield: Forma erregularreko lursail ireki bat.
- Bocage: Lursail itxi zati bat, baina forma erregularrekoa.
- Polilaborantza: Lurzati txikitan zatitu eta landare espezie ezberdinak landatzen dira.
- Monolaborantza: Lur guztiak produktu berbera lantzeko erabiltzen dira.
- Estabulazioa: Abereak beti daude barruan, ez dira kanpora ateratzen.
- Kala: Arrantza gehien izaten den eremua.
- Akuikultura: Animaliak nahiz landareak ur geza edo gazitan haztea.
- Basogintza: Modu jasangarrian, basoak paisaian eragin handia du.