Nekazaritza, Abeltzaintza eta Basogintza Espainiako Barnealdean

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,38 KB

Bi goi-lautadek eta Ebroko sakonuneak hartzen dute. Inguru fisikoa erliebe laua da, eta klima mediterraneo kontinentalizatua du.

A. Nekazaritza-egiturak: Ezaugarriak

  • Biztanleria urria eta zaharkitua da, eta populazioa pilatua.
  • Ustiategiek askotariko tamaina dute.
  • Lurzoruaren erabilerak nekazaritzara, abeltzaintzara eta basogintzara bideratuta daude.

B. Nekazaritza: Lehorreko eta Ureztaturiko Lurrak

Lehorreko Lurrak

Goi-ordokiko paramoetan eta landazabaletan, eta Ebroko haraneko inguru ez-ureztatuetan dira nagusi. Nekazaritza estentsiboa egiten da landazabaletan, “hirukote mediterraneoa” deritzona nagusi dela: zerealak, mahatsondoa eta olibondoa.

Iraganean, zerealak, batez ere garia, lurgorriarekin edo lekaleekin txandakatzen ziren, eta horiekin lotuta, uztondoetan bazkatzen ziren ardi-aziendak zeuden.

Gaur egun, gariaren ordez garagarra landatzen da. Zerealak Gaztela eta Leonen dira nagusi, eta Gaztela-Mantxan, Aragoin eta Extremaduran olibondoek eta mahastiek garrantzi handiagoa dute. Azken hori Errioxan eta Nafarroan da nagusi.

Ureztaturiko Lurrak

Ureztaketari esker, nekazaritza intentsiboagoa egin daiteke.

Iraganean, lur ureztatuak ibaien ibarretan eta herrietatik hurbil zeuden azalera txikiak ziren.

Gaur egun, azalera ureztatua handiagotu denez, ekoizpena dibertsifikatu egin da.

C. Abeltzaintza: Lur Lehorrak eta Angioak

Lur Lehorrak

Gaztelako eta Ebroko sakonuneko lur lehorretan ardi-azienda garrantzitsua dago. Gaztela eta Leonen, esnetarako behi-azienda eta txerri-azienda handiagotu dira.

Angioak

Extremadura, Salamanca, Zamora eta Andaluziako mendebaldeko angioak nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiak dira. Angio tradizionala batez ere abeltzaintzara bideratzen zen. Gaur egun, sistema tradizionala mantentzen da, eta aldaketak sartu dira. Behi-aziendara gehiago bideratzen da; lur hobeak dituzten angio batzuk nekazaritzan aritzen dira; ehiza, besteak beste.

D. Baso-ustiapena

Inguru batzuetan da nagusi, hala nola Soriako Tierra Pinariega izenekoan.

Entradas relacionadas: