Nekazaritza, Abeltzaintza eta Industria Kontzeptuak
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,91 KB
Ekonomia Sektoreetako Oinarrizko Definizioak
Nekazaritza Intentsiboa
Landatutako azalera unitateko ahalik eta produktu gehien lortu nahi dituen nekazaritza mota da. Horretarako, ongarri eta ureztaketa prozesu jakin bat jarraitzen dute. Modu honetan lan egiten dutenek urtean bi uzta eta gehiago lortuko dituzte. Soberakinak merkatura bideratuta daude.
Nekazaritza Estentsiboa
Lur eremu handietan egiten den nekazaritza mota da; produkzio txikia izaten du, naturari bere zikloa jarraitzen uzten diolako. Orokorrean, teknologia atzeratua eta lan-esku eta kapital gutxi erabilita egiten da. Ez du lurra inola bortxatzen gehiago ekoiztu dezan.
Abeltzaintza Intentsiboa
Ganadua ukuiluratua eta erabat edo zati handi batean pentsuekin elikatzen den, eta beraz inguru fisikoari lotua ez dagoen abeltzaintza mota da. Merkaturabideratua egoten da eta teknika modernoak erabiltzen ditu.
Abeltzaintza Estentsiboa
Ganadua batik bat larre eta bazkalekuetan elikatzen den eta beraz inguru fisikoari lotua dagoen abeltzaintza mota da. Oro har, arraza autoktonoei eta lan-teknika tradizionalei lotuta egoten da.
Nekazaritza Ustiapena
Enpresa baten edo nekazariaren beraren esku dagoen nekazaritza produkzioa da. Nekazal produktuak sortzeko erabiltzen den unitate ekonomikoa.
Nekazaritza Paisaia
Nekazaritza-espazioaren morfologia edo itxurari deitzen zaio. Inguru naturalaren (faktore fisikoak) eta bertan egindako nekazaritza-jardueraren (giza faktoreak) arteko konbinaketaren emaitza da.
Nekazaritza Eremua
Ezaugarri jakin batzuk dituen eremua da, besteak beste:
- Biztanleria dentsitate txikia.
- Industria jarduera kaltegarriak (meategiak, harrobiak eta basogintza).
- Aisia-guneak.
- Batez ere, nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak.
NPB (Nekazaritza Politika Bateratua)
Europar Batasunak Europako nekazaritza-sektorea babesteko ezarri zuen politika da, helburu hauekin:
- Kanpoko lehiaren aurrean babestea.
- Sektorearen ekoizkortasuna areagotzea.
- Nekazarien bizi maila hobetzea.
- Merkatuak egonkortzea.
- Kontsumitzaileei nekazaritzako gaiak arrazoizko prezioetan ziurtatzea.
Industria Deslokalizatzea
Etekin gehiago ateratzeko helburuarekin industriako enpresak lekuz aldatzea da, abantailak eskaintzen dizkien tokietara eramanez. Onura horietako batzuk honako hauek dira: eskulan merkea, lurzoru merkea edo abantaila fiskalak.
Goi-teknologiako Industria
Intentsitate teknologikoa, produktuen bereizketa eta eskaria handiak dituzten industriak dira. Sektore aipagarrienak hauek dira: material elektriko eta elektronikoa, ordenagailuak, tresna optikoak eta doitasun tresnak.
Tertziarizazioa
Zerbitzuen sektoreak beste bien aurrean indarra hartzea da, sektore garrantzitsuena bilakatuz, bai biztanleria aktiboaren enpleguari dagokionez.