Nekazaritza Egituraren Bilakaera: Tradizionaletik Gaurkora

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,96 KB

Nekazaritza Egituraren Bilakaera

Nekazaritza Egitura Tradizionala

Nekazaritza-egitura tradizionala: Eskulan ugari zegoen, eta jabetza txikiak eta handiak nahastuta zeuden. Teknologia urria erabiltzen zuten eta, horren ondorioz, etekina txikia zen. Ekoizpena arantzelen bidez barneko merkaturako edo autokonsumorako zen.

Gaur Egungo Nekazaritza Egitura

Gaur egungo nekazaritza-egitura: Aldaketa hauek 1960. urtetik etorri dira. Biztanleak gutxiago eta zaharragoak dira, eta nekazaritza ustiapenen tamainak gora egin du. Teknologiak aurrerapen handia izan du eta etekinak handiagoak dira. Bertako produkzioa espezializaziorako eta merkatu globalizatu eta liberalizatuetan saltzen da.

Aldaketa Demografikoak eta Nekazaritza Populazioa

Aldaketa demografikoak: 1900ean biztanleria aktiboa nekazaritzan %63,3koa zen, baina 2001ean, berriz, %6,1ekoa. Hala ere, desberdintasunak daude lurraldeen artean. Horren arrazoi nagusia 1960 eta 1975 bitartean izandako nekazari-exodoa eta mekanizazioa izan ziren. Ondorioz, landa inguruak biztanlerik gabe geratu ziren eta biztanleria zahartzea eragin zuen.

Nekazaritza populazioa murriztu egin da. Arrazoiak:

  • Emigrazioa.
  • Adinekoen erretiroa.
  • Nekazaritzan dagoen lehiakortasuna eta, ondorioz, ustiapenak ez dira hain errentagarriak.

Landa ingurua nolabait gaztetu egin da. Imigranteak ezarri baitira landa eremuetan hirian lana ez dutelako aurkitzen, eta Europar Batasunak laguntza ematen du nekazaritza babesteko.

Lur Jabegoaren Sistemak

Aldaketak egon dira ustiapen-sisteman, jabetza-sisteman eta lurraren edukitzan.

Latifundioak

Latifundioak: 100 ha baino gehiago. Lurraren %50 baino gehiago hartu eta jabeen %0,8 dira. Andaluzian, Extremaduran, Gaztela-Mantxan eta Aragoin kokatzen dira. Ezaugarriak:

  • Jabearen absentismoa.
  • Laborantza estentsiboa.
  • Etekina urriak dira.
  • Urtaroko langabezia.
  • Analfabetismoa eta jornalari ugari.
  • Monolaborantza.

Minifundioak

Minifundio: 10 ha baino gutxiago. Lurren %10,5 eta jabeen %52,5 hartu. Galizian, Leónen, Kantabrian, Valentzian da nagusi. Kasu batzuetan, denbora partzialean landutako minifundio tradizionalak eta diru-sarrera txikiak. Polilaborantza.

Edukitze Sistema

Edukitze sistema: Bi mota:

  1. Zuzena: Jabea eta nekazaritza-ustiatzailea berdina da. Jabetza txikia.
  2. Zeharkakoa: Jabeak lurraren ustiapena beste pertsona bati uzten dio.

Teknikaren eta Nekazaritza Sistemaren Eraldaketak

Teknikan eta nekazaritza-sisteman egindako eraldaketak: Aldaketa teknikoen artean, eginkizunak mekanizatzea, abere-arrazak genetikoki hautatzea, eta ongarri kimiko eta pestizidak erabiltzea daude. Bestetik, ekoizpena intentsiboa bihurtu da eta etekinak handitu egin dira.

Entradas relacionadas: