Nekazaritza: Historia, Faktoreak eta Ekoizpen Motak (Intentsiboa eta Estensiboa)
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 356,63 KB
Nekazaritzaren Historia eta Garapena
Nekazaritza lurra lantzea da, gizakien nahiz animalien kontsumorako elikagaiak eta industriarako lehengaiak lortzeko. Neolitoan hasi ziren nekazaritzan, duela 10.000 urte inguru.
Nekazaritza Iraultza
Duela 200 urte inguru gauzak aldatzen hasi ziren. Nekazaritza Iraultza hasi zen Erresuma Batuan, ekoizpena handitzeko aukera izan zen, eta bi ondorio nagusi izan zituen:
- Elikadura hobetu zen.
- Jende gutxiago behar zen nekazaritzan jarduteko.
Nekazaritza Baldintzatzen duten Faktoreak
Faktore Fisikoak
Landareen hazkuntza baldintzatzen duten faktore naturalak dira:
- Klima: Landare bakoitzak tenperatura eta hezetasun jakin batzuk behar ditu hazi ahal izateko. Landareak ez dira hazten oso tenperatura altuetako lekuetan (45ºC-tik gora).
- Erliebea: Altitudean igo ahala, tenperatura behera egiten du. Lurzoruaren malda 10º-tik gorakoa bada, ezin da ezer landu.
- Lurzorua: Landare bakoitzak ezaugarri jakineko lurzorua behar du.
Giza Faktoreak
- Biztanleriaren bolumena.
- Nekazaritza-teknikak.
- Ekoizpenaren helburua:
- Iraupeneko nekazaritza: Nekazari-familiaren kontsumorako da.
- Merkaturako nekazaritza: Labore jakin batean edo labore gutxi batzuetan espezializatzen dira, ekoizpena saltzeko helburuz jarduten dute.
- Nekazaritza-politikak.
Nekazaritza Motak: Intentsiboa eta Estensiboa
Nekazaritza Intentsiboa
Lurra ahalik eta gehien aprobetxatu edo erabiltzen bada, nekazaritza intentsiboa deritzo. Herrialde garatuetan nekazaritza intentsiboaren produktibitatea oso handia da, eta azpigaratuetan produktibitatea txikiagoa da. Ustiapen intentsiboa lortzeko, langile ugari erabili behar izaten dira.
Nekazaritza Estensiboa
Lur-sailak ez dira guztiz ustiatzen, zati bat lugorri baita (lan gabe), lurraren emankortasuna errazago berreskuratzeko. Bi herrialde motatan izaten da, bereziki:
- Lur-sail handiak dituzten herrialde garatuetan (adibidez, Argentinan eta Australian). Makinei esker errendimendu handia lortzen dute, oso langile gutxi erabiliz.
- Gutxi jendeztaturiko herrialde azpigaratuetan. Nekazaritza lanak eskuz egiten dira, produktibitate txikiarekin.
Labore Motak
Nekazaritza-ustiategi batean hazten diren landare-espezie kopuruaren arabera, bi mota bereizten dira:
- Polilaborantza (edo Polikultiboa): Eremu berean zenbait landare-espezie hazten badira.
- Monolaborantza: Nekazaritza-ustiategi batean produktu bakar bat hazten bada.
Arroz-laborantzaren Adibidea
1. Arroz-laborantzak Asian populazio dentsitate handiak ahalbidetzen ditu.