Nekazaritza Iraultza eta Kapitalismoaren Garapena
Clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,56 KB
Nekazaritza Iraultzaren Aldaketak
Ze aldaketak eragin zituen nekazaritza iraultzak? Lurraren jabetzan, baita berrikuntza teknikoak ere.
Lurraren Jabetzaren Aldaketak
Jabetzaren sistema juridikoa aldatu zen. Ordura arte, bi sistema nagusi erabili ziren lurrak ustiatzeko:
- Lursail irekiak
- Herri lurrak
Sistema kolektiboak ziren biak ala biak, baina beste sistema batzuek baino produktibitate urriagoa ematen zuten. Lurrak hesituta lana indibidualizatzea eta ekoizpena handitzea bilatzen zuten.
- Baliabiderik gabeko jabe txikiek eta lursail oso txikien jabeek nekazari aberatsei saldu behar izan zizkieten lurrak.
- Jornalari pobreek herri lurretan bazkatu ohi zuten azienda ordura arte, eta, herri lurrak desagertzearen ondorioz, beste bizibide bat bilatu behar izan zuten eta hirira emigratu zuten lan bila.
- Produktibitateak gora egin zuen, eta landa eremuko eskulan soberakina hirietako fabriketara aldatu zen.
- Ekonomia indibidualista ezarri zen, eskuratutako produktuak merkaturatzera bideratua.
Berrikuntza Teknikoak eta Ondorioak
Berrikuntza teknikoak:
- Ereiteko makina mekanikoa
- Golde perfektuagoak
- Sega mekanikoa
- Ongarri kimikoak
Ondorioak:
- Lurraren jabetza esku gutxiren artean banatu zen.
- Nekazaritzaren errendimenduak gora egin zuen.
- Kapitalak eta lehengaiak sortu ziren.
- Landarako exodoa.
- Urbanizazio prozesua bizkortu egin zen.
- Siderurgia industriak indarra hartu zuen.
Garraiobideen Iraultza
XVIII. mendearen bigarren erdian, gobernuak eta ekimen pribatuak berealdiko bultzada eman zioten errepideen eta kanalen eraikuntzari.
Merkatuak eta Finantza Sistema
Britainia Handiak bere produktuak saltzeko barne merkatu sendoa lortu zuen. Europa eta Ipar Amerika britainiar industrietako produktuak eskatzen hasi ziren, eta, bide horretatik, kanpo merkatura ere hedatu ziren. Merkatu horiei sendotasuna eman zien, gainera, Ingalaterrako Bankuak eta lehen aseguru etxeen sorrerak.
Iraultza Zientifikoa
XVII. mendeko iraultza zientifikoaren ildoari jarraituz, berrikuntza teknologikoak sustatu zituzten britainiar unibertsitateek.
Liberalismo Ekonomikoaren Aitzindaria
Adam Smith izan zen horretan aitzindaria, proposatu baitzuen muga zergak deuseztatzea.
Kapitalismo Industriala eta Finantzieroa
Kapitalismo Industrialaren eta Finantzieroaren arteko Desberdintasunak
Kapitalismo industriala lehen industria iraultzan nagusitu zen eta etekinak lortzeko kapital inbertsioak egiten zituzten. Hark bidea eman zion kapitalismo finantzarioari, bigarren industria iraultzan nagusitu zen, finantza sistemak garrantzi erabakigarria izan zen kapitalismo motan.
Ekonomia Zikloen Teoria
Aldian aldiko fluktuazioak gertatzen dira ekoizpenean, hau da hurrenez hurreneko goranzko eta beheranzko faseak.
Bankuen Papera
Aurrezki pribatua bideratzen eta enpresa handiei nahiz Estatuari kredituak ematen hasi ziren. Inbertsioak egin zituzten atzerrian eta industrietako partaidetzak erosi zituzten, haiek kontrolatzeko helburuz.
Sozietate Anonimoak
Sozietate haien kapitala akzioetan banatzen zen. Akzio bakoitzari etekinen parte proportzional bat zegokion, dibidenduak.
Arrisku Gutxiagoko Partaidetza Ereduak
Obligazioak eta lehentasunezko akzioak.
Balioen Burtsa
Akzioak, obligazioak, Estatuaren ordaindukoak eta bestelako titulu edo balio batzuk trukatzen ziren.