Nekazaritza Komertzial Mota Nagusiak Munduan
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB
Nekazaritza Komertzial Mota Nagusiak
Plantazioetako Nekazaritza
Kokapena:
- Afrika
- Erdialdeko Amerika
- Hego Amerika
- Asia
Ezaugarriak:
- Labore bakarreko nekazaritza da.
- Produktu tropikalak ekoizten dira, herrialde garatuetara esportatzeko.
- Lursail erraldoiak erabiltzen dira, hau da, latifundioak.
- Jabeak herrialde garatuetako multinazional handiak dira, eta teknika modernoen bidez kudeatzen dituzte lursailak.
- Jende askok lan egiten du, baina soldatak urriak dira.
- Enpresek irabazi handiak lortzen dituzte.
Produktu nagusiak:
- Kafea
- Kotoia
- Banana
- Tea
- Tabakoa
Zerealen Nekazaritza Teknifikatua
- Errendimendu handiko nekazaritza estentsiboa da.
- AEBko, Kanadako eta Australiako ordokietan hedatuta dago.
- Lursailak erregularrak eta izugarri handiak dira, hau da, latifundioak.
- Produktibitate handia lortzen da oso langile gutxirekin.
- Zereginak mekanizatuta daude, sistema sofistikatuak, kontrol informatikoa eta abar erabiliz.
Produktu nagusiak zerealak dira:
- Garia
- Artoa
- Basartoa
Nekazaritza Atlantikoa
- Produktibitate handiko nekazaritza-sistema da, Europako isurialde Atlantikoko herrialdeetan ohikoa.
- Teknologia modernoak erabiltzen dira: ingeniaritza genetikoa, informatika-sistemak eta berotegiko laborantza.
- Erraz mekanizatzen diren eta merkatuan aise saltzen diren produktuak ekoizten dira, adibidez:
- Garia
- Artoa
- Bazka-landareak
Nekazaritza Mediterraneo Modernoa
Mediterraneo itsasoaren ertzeko herrialdeetan bi nekazaritza mota izan dira beti:
- Lehorreko laboreak (zerealak, olibondoak, mahatsondoak...)
- Labore ureztatuak (fruta-arbolak eta barazkiak)
Modernizazioa:
- Merkatuaren eskakizunetara egokitu da, teknologia berriak aplikatuz.
- Errentagarritasun handia lortu da.
- Modernizazioa nabariagoa da laborantza ureztatuan:
- Ubideei eta ureztatze-sistema modernoei esker, fruta-arbolen sail handiak landu ahal dira.
- Barazkiak berotegietan hazten dira, eta ureztatze-sistema modernoak erabiltzen dira ura aurrezteko.
- Laborantza hidroponikoa ere erabiltzen da; landareek ez dute lurrik behar.
- Lehorreko laborantzari dagokionez, ekoizpena kontrolatzeko sistema modernoak erabiltzen dira mahastizaintzan. Leku asko labore horretan espezializatuta daude.