Nekazaritza, NPB eta Akuikultura: Lehen Sektorearen alderdi garrantzitsuak
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,35 KB
NEK.UST:
Enpresa edo nekazariek dituzten lur eta produkzio bitartekoak elikagaiak eta lehengaiak osatzen dute. Iparraldean familia- ustiategi txikiak daude eta hegoaldean, berriz, handiagoak eta estentsibokoak edo intentsibokoak direnak. Azken aldian, nekazarien kopuruaren eta Lehen Sektorearen beherakadarekin ustiapenak ere beheranzko joera hartu dute.
ENA:
Landutako lurren eta bazkaleku iraunkorretako lurren-multzoa da, hau da, lehen sektorea garatzera bideratzen den lur-eremua. Landutako lurren artean, honako hauek bereiz ditzakegu: belarki-laboreetako lurrak, lugorriak, famili baratzeak eta zurezko laboreetako lurrak.
NPB:
Europar Batasunaren baitan nekazaritza gaiei buruz hartutako erabaki eta neurrien multzo koordinatua da. Politika komun horren helburua Europar Batasuneko herrialdeek behar duten elikagaien hornikuntza ziurtatu, ustiapenak berritu, nekazarien ongizatea hobetu, merkatuak modu koordinatuan erregulatu eta laboreen prezio egokiak ezartzea da, besteak beste.
AKU:
Uretako izaki orohazteko teknikak biltzen dituen arloa da aipatu izakien kontrolpeko hazkuntza kontrolatzeko. Azken finean, ur gaziko zein gezako izakiak, landareak edo animaliak, hazteko teknikak biltzen ditu akuikulturak eta uretako izaki horien erosteko eskariari aurre egiteko aukera ematen du. Esaterako, piszifaktoriak.