Nekazaritza: Ureztatzea, Lehorreko Laborantza, Bocage, Ustiategiak, Partzuergoa eta Nekazaritza Industria

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,46 KB

Laborantza Ureztatzea

Laborantza ureztatzea lurrari ur hornidura artifiziala ematean datzan laborantza mota da. Prezipitazioen urritasunari edo irregulartasunari aurre egiten dio. Azken garaian asko zabaldu da nekazaritza intentsiboan (barazki, fruta, produktu tropikalak). Ureztatze estentsiboan, industria-laboreen eta bazka-laboreen kasuan erabiltzen da batez ere. Ureztatzea lurraren gainazaletik edo lurpetik egin daiteke, eta teknika desberdinen bidez: grabitate bidezko ureztatzea, ihinztadura bidezkoa, tantaz tantakoa.

Lehorreko Laborantza

Lehorreko laborantza prezipitazioei esker jasotako uraz bakarrik elikatzen den nekazaritza lurra da, eta hortaz, ureztatze sistema artifizialik ez duena. Iparralde hezean eta zerealen laborantzan oinarritutako barnealdeko lurretan nagusitzen da. Lur hauen errendimendua ez da lur ureztatuena bezain handia.

Bocage

Bocage lur zati irregularra, txikia eta itxia da (landarez edo harriz). Europako eremu ozeanikoan edo atlantikoan aurkitzen da batez ere, penintsulan Galizian, Asturiasen, Kantabrian eta Euskadin. Nafarroaren kasuan Ultzama, Baztan eta Sakanan aurkitzen da, adibidez.

Nekazaritza Ustiategiak

Nekazaritza ustiategia lehen sektorearen oinarriaren berezko unitate tekniko-ekonomikoa da, beste sektore ekonomikoetan enpresaren baliokide izango litzatekeena. Ekoizpena nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuetan oinarritzen da. Hortaz, nekazari batek produktuak ustiatzeko dituen lur eta instalazio multzoa da, edukitza sistema zein den kontuan hartu gabe. Espainian ustiategiak handitu dira azken garaian.

Partzuergoa

Partzuergoa lurraren zeharkako edukitza sistema da, non lurraren jabeak beste bati uzten dion uztaren zati baten truke. Nabarmen jaitsi da azken garaian.

Nekazaritza Industria

Nekazaritza industria nekazaritzan jatorria duten lehengaiak (laboreak eta abelburuak) produktu landu edo erdi landu bihurtzeko eraldaketaz arduratzen den jarduera da. Gaur egun, industria hauek Espainiako nekazaritza-produkzioaren %70 eraldatzen dute. Gehienak multinazionalen esku badaude ere, badira tokian-tokiko hainbat enpresa txiki, nekazaritza-eremuen industrializazio endogenoaren motore direnak.

Industria Laborantza

Kontsumitu aurretik eraldatzen den laborea da. Talde honen barruan sartzen dira ekilorea, erremolatxa-azukrea, tabakoa, kotoia, etab.

Entradas relacionadas: