Neoklasizismoa eta Erromantizismoa Artearen Historian

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,66 KB

  • NEOKLASIZISMOA

    XVIII (18). mendearen bukaera eta XIX (19). mendearen hasierako mugimendu bat da. Haien helburu nagusia erroma eta greziara bueltatzea da (arte klasikora), akademiako arauak jarraitzen zituzten. Forma triangeluarrak erabiltzen dituzte eta perspektiba lineala, sensualitate lehuna, argi naturala eta kolorearen aldetik kolore saturatuak, primarioak eta tertziarioak ziren. Gai nagusiak mitologikoak ziren, historikoak eta erretratuak (goi mailakoenak). Margolari famatuenak Jaques louis David Frantziarra zen eta gehien bat erretratuak. Ingres, joera klasikoa garatu zuen, deformazio proportzionalak egiten zituen, sensualitatea eta erotismoa

    ERROMANTIZISMOA

    XIX (19). mendeko mugimendu iraultzailea da, Barrokoko influentziak dituena. Erromantizismoa leku askotan garatu zen, baina gehien bat Frantzia eta Ingalaterran. Erromantizismoa askatasun eta iraultza ideiak, margolaritzaren bitartez kasu honetan, zabaltzeko asmoa duen mugimendua da.Erromantizismoan sentimenduak expresatu nahi dira eta horretarako kolore bnahasketa handia dago. Sentimenduak expresatzeko, naturaren adierazpena erabiltzen dute margolariek, adibidez paisaien adierazpenean ikusi ahal den moduan. Frantziako magolari famatuenak hurrengoak dira:
    • Goya

      : Goya erromantizismoari hasiera eman zion espainiar pintore, marrazkilari eta grabatzailea izan zen. Erretratugile ofiziala izan bazen ere, bere garaiko estilo eta gai konbentzioak baztertu zituen. Irudimen erabat librea agertuz, molde plastiko berezia sortu zuen. Hori dela eta, arauak hautsi nahi dituen margolaritza modernoaren aitzindari izan zen.
    • Fiedrich

      : Friedrich XIX. mendeko margolari erromantiko alemaniarra izan zen, mugimendu horretako garrantzitsuenetakoa. Ezaguna da bere paisaia alegorikoengatik, non pertsonaiak, zuhaitz, egunsentiko laino edo gaueko zeruen artean kokatuta, so daude, jeneralean begiraleari bizkarra emanda. Klasizismoarem aurka doan arte sinboliko honek mundu naturalaren gaineko ikuspegi subjetiboa eta emozionala biltzen du. Modu bereizgarrian, Friedrichen artean gizakiak zabaltzeko joera duten paisaietan kokatzen dira.
    • Constable

      : John Constable Ingalaterrako margolari erromantikoa izan zen. Suffolk-en jaioa, bertako paisaiak margotzeagatik da ezaguna batik bat Constable.
    • Turner

      : Ingalaterrako margolari erromantikoa izan zen, oso landua paisaien lanketan. Bere margolanek kolorea eta argia jorratzeko ausardia berritzailea dute bereizgarri; Turnerrek 'argiaren margolari' goitizena jaso zuen, hain zuzen ere. Hori dela eta, John Constable garaikidearekin batera, inpresionisten aurrekaritzat jotzen da gaur egun.

Entradas relacionadas: