Neoklasizismoa, Keynesianismoa eta Marxismoa: Ekonomia Teorien arteko Talka

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,94 KB

Neoklasizismoa

Oinarriak

Prezioak malguak dira, eta eskaintza eta eskariaren arteko oreka berez lortzen da. Prezioek agente ekonomikoei nola jokatu behar duten adierazten diete. Eskaintza eta eskaria.

Logika

Prezioen malgutasunak baliabide guztiak erabiltzea ahalbidetzen du. Agente ekonomikoek prezioen bidez euren eskari eta eskaintza erabakiak egokitzen dituzte.

Krisia

Desoreka ekonomikoak bakarrik konpontzen ditu. Estatuaren parte-hartzea ez da beharrezkoa, oreka naturala oztopatzen baitu.

Kanpoko eskua

Estatuak eskaria handitzea helburu duten politikak saihestu behar ditu, honek prezioen igoera dakarrelako. Langabezia lan merkatuan prezioen malgutasunik ez dagoelako sortzen da.

Ondorioak

Langabeziari aurre egiteko, lan merkatuak malgutu behar dira, soldatak eta lan baldintzak merkatuaren arabera egokitu ahal izateko.

Keynesianismoa

Oinarriak

Eskari agregatua da ekonomia kontrolatzeko giltza. Eskaria ez da malgua. Prezioak eta soldatak ez dira erraz aldatzen (zurrunak dira); sindikatuek soldaten jaitsiera mugatzen dute.

Logika

Merkatuak ez du mekanismo berez oreka lortzeko; horregatik, estatuaren esku-hartzea beharrezkoa da. Eskariaren aurreikuspen txarrek kate efektua sortzen dute.

Krisia

Krisi ekonomikoak eskari eta eskaintzaren arteko desadostasunetik sortzen dira. Soluzioa: baliabideen erabilpen osoa lortzeko eskaria handitu, gastu publikoa sustatuz.

Kanpoko eskua

Estatuak babesle rola du. Ekonomian gastua areagotzea errenta erabilgarria gehitzen du.

Ondorioak

Kapitalismoa defendatzen du, baina beharrezkotzat jotzen du estatuak parte hartzea. Langabezia eskari baxuaren ondorioa da, ez lan merkatuaren funtzionamendu txarrarena.

Marxismoa

Oinarriak

Kapitalismoa ez da egonkorra; ziurgabetasuna eta gatazka sozial eta ekonomikoak sortzen ditu. Ekoizpen baliabideen jabetza pribatua eta produkzioaren gainbalioaren banaketa arazoa dira. Langileen eta kapitalisten arteko interes gatazkak errenta banaketan desoreka sortzen dute.

Logika

Ekoizpena: Produkzio osoa ekoizpen baliabideen eta lanaren bidez sortzen da. Produkzio osoaren banaketa gatazkatsua da, kapitalistek mozkinak kontrolatzen dituztelako. Banaketa & metaketa: Gainbalio produktua banatzen da: kapital metaketa (aurrerapen teknologikoan inbertitu behar da) eta kontsumo pribilegiatua.

Krisia

Kapitalismoak bere baitan krisia du, langileen eta kapitalisten arteko gatazketatik sortzen dena.

Ondorioak

Enpresa handiak indartzen dira, kapitala areagotuz. Langabezia kronikoa eta desoreka ekonomikoa eragiten ditu.

Kanpoko eskua

Estatua kapitalisten alde jokatzen du; langileentzako onurak soilik kapitalistei onuragarriak dira.

Ondorioak

Kapitalismoaren alternatiba ekonomia planifikatua da, non baliabideen banaketa eta ekoizpen erabakiak kolektiboki hartzen diren.

Entradas relacionadas: