Nerbio bulkada
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,62 KB
Nerbio-sistema; Neurona sare bat da. Estimuluak interpretatzen ditu eta aginduak prestatzen ditu.
Nerbio-koordinazioa; Neuronek informazioa igor dezakete nerbio-bulkaden bidez.
Neuronen arabera hainbat neurona mota daude;1)Zentzumen-neuronak; haien dendritak errezeptore bati lotuta daude.2) Motoneuronak; haien axoia organo efektore bati lotuta dago.3) Interneuronak; Aurreko biak komunikatzen dituzte.4)Nerbio-ehunean neuroneo glia-zelulak dituzte lagun; zelula horiek neuronen nutrizioaz, babesaz eta sostenguaz arduratzen dira.
Nerbio-bulkada: Seinale ekonomiko moduan igonrtzen dute eta seinale horiei nerbio-bulkada deritze. Nerbio-bulkadek neurona-mintzean zehar bidaiatzen dute, dendritetatik edo gorputz zelularretatik axoiaren muturreraino. Bain muturrean, neuronak beste neurona batekin edo efektorebbatekin konektatzen dira, bulkada igortzeko.
Hala ere neuronek ez dute elkar ukitzen; izan ere neurona baten axoiaren muturraren eta bestearen gorputzaren edo dentritaren artean kominikaziogune bat dago. Horri sinapsis deritzo. Han nerbio bulada igortzen duen neuronak substantzia batzuk bidaltzen ditu, neurotransmisoreak, neurona hartzailearen mintzera iristen dira eta horrek bulkada bera eragiten du neurona hartzailean.
Parkinsunea;Gorputzaren mugimenduen gaineko kontrola galtzea eragiten du. Nerbio-sistemaren gaixotasuna da, neuronen galera eragiten duena.
Alzheimera;Nerbio-sistemaren gaixotasuna da, neuronen galera eragiten duena eta oroimenaren galera eta desorientazioa ekartzen ditu.
Paraplejia;Nerbio-sistemaren lesioak eragindako gorputz erdiaren paralisia da.
Tetraplejia;Nerbio-sistemaren lesioak eragindako gorputz osoaren paralisia da.
Anorexianerbiosoa;Elikadura nahasmendun bat da zeinetan pertsonak janariari uko egiten dion pertsona bere burua lodia ikusten duelako.
Bulinia;Elikaduraren nahastea da.
Depresioa;Nahasmendun psikologikoa da, zeinetan tristura sentimendu handia eta kontrolezina dagoena.
Erraildotasuna;Hazkuntza hormona gehiegi sortzeak eragiten ditu, ondorioz pertsonak oso altuak dira.
Hipertiroidismoa;Tiroidea handitu eta tiroxina gehiegi sortzen du.
Garaiera txikia;Hazkuntza-hormona gutxiegi sortzeak eragiten du,ondorioz pertsona oso baxuak dira.
Hipotiroidismoa;Tiroidea lan gutxiago egiten du, normalean iodo eskaziagatik sortzen du, eta ondorioz pertsonak larregi gizendu daitezke. Beti nekatuta eta gogorik gabe dabiltza.
Diabetesa;Diabetesa glukosa-maila odolean handitzen dakarren gaixotasun kronikoa da. Insulina gutxiegi jariatzeak (pankrea) sortzen du, eta hiperluzemia sortzen du. Ondorio larrietara eraman dezake pertsona; intsulina eta giltzurrun gutxiegutasuna.
NERBIO-SISTEMA ZENTRALA (NSZ)
Entzefaloa;Hiru mintz ditu babesteko: Meningeak eta likido zefalorrakideoa kolpeak leuntzeko. Hiru atal ditu:
1)Garuna:Bi hemisferio ditu. Zimurtsua da eta tolesdurak ditu;zirkunboluzioak. Funtzioak dira; adimena, nahia eta oroimena.
2)Zerebeloa: Bi hemisferio ditu. Nahita egindako mugimenduak kontrolatzen ditu:ibiltzea,idaztea etb....
3)Garun-enborra:Bizkarrezur-erraboila dago hor,funtzioa; arnas eta bihotz mugimendua kontrolatzen ditu. Nahi gabeko mugimenduak kontrolatzen ditu.
Bizkarrezur-muina:Nerbio katea da, ekintza erreflexuak koordinatzen ditu.
NERBIO-SISTEMA PERIFERIKOA
NSZ eta organoak kontrolatzen ditu.
NSP somatikoa:Nahita egindako mugimenduak kontrolatzen ditu. Adb; lokomozioa.
NSP autonomoa:Nahi gabeko mugimenduak kontrolatzen ditu.Bi motakoak daude; sinpatikoak (aktibatu) eta parasintatikoak (erlaxatu).
DROGA MOTAK ERAGINAREN ARABERA
1)Depresoreak:Alkohola eta lasaigarriak, adibidez. Nerbio-transmisioa oztopatzen dute, eta erlaxazioa eta logura eragin ditzakete, baita koma ere. 2)Bizigarriak:Kokaina,nikotina,anfetaminak eta kafeina,esaterako. Nerbio-transmisioa aktibatzen dute; euforia-sentsazioa ematen dute, eta neke- eta logura-sentsazioak kentzen dituzte. 3)Narkotizatzaileak:Opioa, morfina eta heroina, adibidez. Mina beretzeko erabiltzen dira, eta lozorroa eta txundidura eragiten dute. Mendekotasun handia eragiten dute, gainditzen zaila dena. 4)Haluzinogenoak:Kanabisa eta LDS, esaterako. Nerbio-transmisioa asaldatzen dute; errealitatearen pertzepzioa aldatzen dute,eta ilusio optikoak eta akustikoak (haluzinazioak) eragiten dituzte.
ASALDURA NAGUSIAK
1)Kalteak nerbio-sisteman:Nahasmendu psikologiko larriak eragiten dituzte, hala nola oroimena galtzea, depresioa, antsietatea eta eskisofrenia.
2)Kalteak beste aparatu eta sistematan:Adibidez,alkoholak eragiten duen hepatitisa,tabakoa eragiten duen birika-minbizia eta kanabisak eragiten dituen arritmiak.
3)Jarreraren azaldurak:Lan- eta familia-arazoak ,delituak eta jokabide oldarkorrak eragiten dituzte.
4)Asaldurak errealitatearen pertzepzioan eta erantzun motorrean:Trafiko- eta lan-istrupuak eragiten dituzte
5)Haiek aizuntzeko erabiltzen diren substantziak oso toxikoak dira eta ez dite kontrol sanitariorik.