Nerbio-bulkada: Transmisio Elektrikoa eta Kimikoa
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,79 KB
Transmisio Elektrikoa
Nerbio-bulkada neuronan zehar hedatzen da, uhin elektriko baten moduan, mintzeko potentzial elektrikoan hainbat aldaketa egiten direlako.
Pausaguneko Potentziala
Zelula atsedenean dagoenean, kinadarik jasotzen ez du, karga negatiboak mintzaren barnealdean daude, erradikal organiko negatiboengatik eta Cl- ioengatik. Kanpoaldean karga positiboak daude, Na+ ioien kontzentrazioagatik. K+ ioiak barnean badaude ere, ez dira nahikoak izaera negatiboa orekatzeko. Mintza polarizatuta dagoela eta mintz-potentzial negatiboa duela esaten da. -70 mV ingurukoa da.
Pausaguneko potentziala Na+/K+ ponpa bezala ezagutzen den garraio aktiboko sistema bati esker mantentzen da, ATP gastatuz (garraio aktiboa, gradientearen kontra): Na+ kanporatuz eta K+ barneratuz (3 Na+ eta 2 K+).
Akzio-potentziala
Mintzak kinada bat jasotzen duenean, kargen banaketan alderaketa bat eragiten du. Pausaguneko potentzialetik ia +30 mV-ra pasatzen da. Gertatzen dena: Na+/K+ ponpak funtzionatzeari uzten dio, eta Na+ ioi-mordo bat sartzen dira gradientearen alde. Horrek karga positiboak areagotzea dakar barnealdean. Berehala, K+ ioiak atera eta, aldi berean, Na+ ioien sarrera geldiaraziz doa, hasierako egoera berrezartzen den arte: birpolarizazioa gertatzen da.
Aldaketa horiek guztiak mintzaren puntu batean une jakin batean gertatzen dira.
Bulkada garraioa
Kinada denboran eta neuronaren mintzean zehar transmititzen da. Kinada norabide bakar batean hedatzen da, despolarizazio-uhin bat sortuz doa, negatiboa kanpoaldean eta positiboa barnealdean, eta haren ondotik, hasierako birpolarizazio-egoera berrezarriz doa.
Transmisio Kimikoa
Sinapsi Elektrikoak
Neuronak oso hurbil daude. Ioiak neurona batetik bestera doaz proteinen (konexinak) bidez.
Sinapsi Kimikoak
Neuronen arteko tartea 200 Å ingurukoa da. Nerbio-bulkada neurona presinaptikoan barrena axoiaren muturreraino iristen da. Hemen, "neurotransmisoreak" izeneko substantziak askatzen dira eremu sinaptikora. Neurotransmisoreek tarte hori zeharkatzen dute eta neurona postsinaptikoaren dendritari lotzen zaizkio, beste nerbio-bulkada bat eraginez.
Sinapsi baten elementuak
- Sinapsi aurreko eremua: Axoiaren amaierako eremua da, bertatik iristen da nerbio-bulkada. Neurotransmisoreak besikula sinaptikoen barnean daude, hauek sinapsi aurreko axoien muturretako botoietan daude kokatuta.
- Sinapsi osteko eremua: Nerbio-informazioa jasotzen duena, hurrengo neuronaren dendrita-eremua da.
- Arraildura sinaptikoa: Bi eremuak bereizten dituen espazioa da.