Nerbio ehuna
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2 KB
Muskulua zuntz ugariz osaturik dago eta zuntz bakoitza unitate txikiagoz(miozuntxezkak). Zuntz muskularraren mintz plasmatikoak izen berezia hartzen du: sarkolema. Muskulu-zuntz bakoitzak milaka miozuntxezka ditu, aktinazko(meheak) 3000 bat harizpi eta miosinazko(lodiak) 1500 bat harizpi. Miosinazko eta aktinazko hariek elkar ukitzen dute. Miozuntxezkek alde argi edo ilunagoak dituzte, Alde argiek aktinazko harizpiak soilik, I eremua alde ilunak, aktina eta miosinazko zuntxezkak ditu. A eremua, alde argiago agertzen da. H eremua, soilik miosinazko hariak. H eremuaren erdialdeak M guneak miosinazko filamentuak lotzen dira. Miosinazko harizpietan aktinazko harizpietara abiatzen diren proiekzioak daude. Zubi gurutzatuak deitzen zaie. Aktinazko harizpien eta zubi gurutzatu horien arteko elkarrekintzaren ondorioz, miozuntxezken uzkurdura gertatzen da. Aktinazko harizpiak Z deritzen diskoei atxikituta daude. Z disko horiek miosina eta aktina ez diren beste proteina-mota batzuez osaturik daude. Bi Z diskoren artean dagoen miozuntxezkaren atalak sarkomeroa izena du.
Uzkurduraren prozesua zenbait aldi bete behar ditu: Nerbio motore batean zehar bidaiatzen du nerbio-kinadak, zuntz muskularrera heldu arte. Nerbio motorrearen axoi terminalak azetilikolina askatzen du axoiaren eta zuntz muskularraren artean dagoen gunera.