Nerbio-Sistema: Nola Funtzionatzen Duen

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,71 KB

Nerbio-Sistema

Informazioa jaso, prozesatu eta erantzuna bidaltzen du (adibidez, behatza mugitu).

Neuronak

  1. Neurona-gorputza: Atal handiena da, nukleoa eta zitoplasmaren zatirik zabalena hartzen dituelako.
  2. Dendritak: Neuronaren gorputzetik ateratzen diren adarkadura laburrak. Dendriten bidez, neuronak elkarri konektatzen dira, eta era horretan informazioa jasotzen dute.
  3. Axoia: Luzakin hauek dendritak baino luzeagoak dira, baina adarkadura urrikoak. Informazioa helarazten dute beste neurona batzuetara.

Neurona-gorputzak elkartu egiten dira, eta nerbio-zentroak (entzefaloa, adibidez) eratzen dituzte; eta nerbio-zentroetako neuronen axoiek, nerbioak eratzen dituzte. Neuronek informazioa transmititzen diote elkarri nerbio-bulkaden bitartez. Berez, nerbio-bulkada horiek intentsitate gutxiko korronte elektrikoak dira. Nerbio-bulkada emititzen duen neuronari sinapsiaurreko neurona deritzo, eta jasotzen duen neuronari, sinapsiosteko neurona.

Neuronen arteko komunikazioa sinapsi izeneko gune espezializatuetan gauzatzen da. Sinapsia bi osagaik eratzen dute: sinapsiaurreko neuronaren muturra eta sinapsiosteko neuronaren dendrita bat. Horri sinapsiarteko gunea esaten zaio.

Nola transmititu

  1. Nerbio-bulkadak sinapsiaurreko neurona zeharkatzen du, dendritetatik axoiaren muturreraino.
  2. Nerbio-bulkaden ondorioz, sinapsiarteko gunean neurotransmisore izeneko substantziak askatzen dira.
  3. Neurotransmisoreak, espazio hori zeharkatuta, sinapsiosteko neuronaren dendritei lotzen zaizkie; eta horrela, beste nerbio-bulkada bat eragiten dute bigarren neurona horretan.

Nerbio-Sistema Zentrala

(Bi nerbio-zentro handi bereizten dira)

  1. Entzefaloa: Garezurraren barruan dago. Haren atalak garuna, zerebeloa eta enbor entzefalikoa dira.
  2. Bizkarrezur-muina: Bizkarrezurraren barruan dago. Entzefaloaren eta gorputzaren gainerako atalen arteko konexio-bidea da.

Entzefaloa osatzen duten organoak

  1. Zerebeloa: Funtzio horiek betetzeko behar duen informazioa bi tokitatik heltzen zaio: belarriko kanal erdizirkularretatik eta giltzaduretan dauden barne-errezeptoreetatik.
  2. Enbor entzefalikoa: Hainbat funtzio ditu. Berak kontrolatzen baititu arnasaren erritmoa, bihotz-taupadak, eztula... Gainera, garunera iristen den informazioa iragazten du, informazio garrantzitsua soilik pasaraziz.

Bizkarrezur-muina: Oharkabeko ekintza sinpleak kontrola ditzake, hala nola eskua sutatik kentzea edo ziztadak sumatzea. Bizkarrezur-muinaren bidez, gainera, gorputzeko hainbat ataletatik datozen nerbio-bulkadak iristen dira entzefalora, baina alderantziz ere bai, hau da, entzefalotik gorputzeko hainbat ataletara.

Nerbio-Sistema Periferikoa

(Bi mota bereizten ditugu)

  1. Sentimen-nerbioak: Sentimen-neuronez osatuta daude, eta informazioa helarazten dute zentzumen-organoetatik nerbio-sistema zentralera.
  2. Nerbio motorrak: Neurona motorrez osatuta daude, eta nerbio-bulkadak helarazten dituzte nerbio-sistema zentraletik erantzuna gauzatu behar duten organoetaraino.

Bi nerbio-sare daude, gure mugimendua kontrolatzeko

  1. Nerbio-sare somatikoa: Batik bat muskuluen borondatezko mugimenduak kontrolatzen ditu, zehazki eskeleto-muskuluenak.
  2. Nerbio-sare autonomoa: Muskuluen oharkabeko mugimenduak kontrolatzen ditu, zehazki bihotzeko muskuluenak eta muskulu lisoenak, bai eta odol-hodietako eta beste sistema batzuetako muskuluenak ere.

Entradas relacionadas: