Nerbio-Sistema eta Sistema Endokrinoa
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,33 KB
Nerbio-Sistema Periferikoa
a) Zer da eta zerez osatuta dago?
Nerbio-sistema periferikoak zentzumen-organoen informazioa transmititzen du nerbio-sistema zentralara, eta horren erantzunak organo efektoreetara ere. Nerbioz eta nerbio-gongoil periferikoz osatuta dago.
b) Nerbio-Sistema Somatikoa eta Autonomoa
Sistema somatikoak muskulu eskeletikoak kontrolatzen ditu, eta kanpo-estimuluei mugimendu kontzienteen bidez erantzuteaz arduratzen da.
Sistema autonomoak muskulatura leuna eta kardiakoa eta guruinak kontrolatzen ditu, eta kanpo- eta barne-estimuluei modu inkontzientean erantzuteaz arduratzen da.
Sistema Autonomo Sinpatikoa eta Parasinpatikoa
Sistema autonomo sinpatikoak ekintzarako prestatzen du organismoa, adibidez, bihotz-maiztasuna handituz.
Sistema autonomo parasinpatikoak erlaxaziorako prestatzen du organismoa, adibidez, listu-jarioa areagotuz.
Ekintza Erreflexuak
Zer dira eta zein mota daude?
Ekintza erreflexuak modu automatikoan eta berehala gertatzen dira eta bizkarrezur-muinak kontrolatzen ditu. Bi mota daude:
- Erreflexu somatikoak: estimulu mingarri baten aurrean atzera egitea.
- Erreflexu autonomoak: bizkarrezur-erraboilak kontrolatzen ditu, adibidez, bihotz-taupadak.
Hormonak
Zer dira eta zein mota daude?
Sistema endokrinoa osatzen duten guruinek substantzia kimikoak jariatzen dituzte, hormonak, eta horiek erantzun fisiologikoak eragiten dituzte, sortu diren lekutik distantzia jakin batera normalean.
Hormonak motak:
- Ehun-hormonak: guruinetakoak ez diren ehunetan sintetizatzen dira eta sintetizatu ziren lekutik gertu daude.
- Neurohormonak: neurona jariatzaileek sortzen dituzte eta odolera edota beste organo batera isurtzen dira.
- Feromonak: guruin exokrinoek jariatutako substantziak dira. Feromonek espezie bereko indibiduoei eragiten diete, beren arteko komunikazioa ahalbidetuz. Kontrako sexua erakartzen duten feromonak izan daitezke; feromona uxagarriak, lurraldea markatzen dutenak; feromona lasaigarriak, espeziea identifikatzen dutenak; eta feromona atzera eginarazleak, harrapari baten aurrean agertzen direnak.