Neurketa eta Tresna Elektrikoen Oinarriak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB

Neurketa Tresnak

Kalibrea

Kalibreak noniusa du, zehaztasuna adierazten duena. Adibidez: noniusa 1/10 bada, zehaztasuna 0,1 mm-koa da.

Mikrometroa

Kalibrea baino zehaztasun handiagoa du. Zehaztasuna: gurpilaren buelta batek mm erdia (50 zati) adierazten du. Zehaztasuna 0,01 mm eta 0,001 mm-koa izan daiteke.

Pasa ez pasa

Tresna honekin ezin da piezaren neurri zehatza ezagutu. Muga batzuen barruan dagoen ala ez jakiteko baino ez du balio. Pieza bakoitzak bere 'pasa ez pasa' kalibrea behar du.

Konparadorea

Neurri bat aurretik zehaztutako beste neurri batekin konparatzen du. Zehaztasuna kalkulatzeko: kanpoko eskala 100 zatitan banatuta dago, eta honetan bira oso bat ematean, barrukoan unitate bat mugitzen da. Unitate hau 1 mm-koa da, beraz zehaztasuna 0,01 mm-koa da.

Tresna Elektrikoak

Ohmmimetroa

Neurtu nahi dugun erresistentziaren (R) balioa handia bada, konmutadorean R-rekin seriean dagoen erresistentziaren balioa txikia izan behar da. Neurtu nahi dugun erresistentziaren balioa txikia bada, konmutadorean erresistentziaren balioa altuagoa izan behar da zirkuituko intentsitatea (I) baxuagoa izan dadin.

Amperimetroa

Neurtu nahi den korrontea altua bada, gure konmutadorea R posizioan jarriko dugu, korronte gehiena hortik joan dadin eta orratzari lotuta dagoen bobinatik korronte gutxiago pasa dadin.

Boltimetroa

Neurtu nahi dugun tentsioa handia izango balitz, konmutadorea R altuenean jarriko genuke zirkuituko korrontea murrizteko. Kontuan hartu erresistentziak bobinarekin seriean daudela. Zirkuituko erresistentzia (R) altuagoa bada, korrontea baxuagoa izango da. Erresistentziak korrontea xurgatzen du.

Orratza Mugitzeko Moduak

Burdinazko xaflen bidezko mugimendua

Burdinazko bi xaflaz dago osatuta: bata finkoa da eta bestea ardatz bati kokatuta dago. Bi xafla hauek bobina baten barruan daude. Bobinatik korrontea dabilenean, xaflak imantatuta geratzen dira (efektu elektromagnetikoa dela eta). Bi xaflen polo berdinek elkarren arteko urruntzea eragiten dute, finkoa ez den ardatza mugituz, eta horrela orratza ere mugitzen da.

Elektroimanaren bidezko mugimendua

Bobina batetik korrontea pasatzen bada, hau elektroiman bihurtuko da, bi polo sortuz. Bobina hau beste eremu magnetiko baten barruan badago, polo berdinak urruntzeko joera izango dute, bobina biraraziz, eta horrela orratza ere mugituz. Bobinatik dabilen korrontea zenbat eta altuagoa izan, bobinan sortutako eremu magnetikoa indartsuagoa izango da eta poloen arteko urruntzea ere handiagoa izango da, beraz orratza gehiago mugituko da.

Entradas relacionadas: