New Deal: Krisiari aurre egiteko estrategia

Clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,2 KB

Soluzioak Krisialdiari Aurre Egiteko

Hooverren Liberalismoa

Estatu Batuetan, Estatuaren interbentzionismoaren guztiz kontra agertu zen Herbert Clark Hoover presidente errepublikanoa, erabateko konfiantza baitzuen merkatu librearen legeetan. Krisiaren handitasunak gainditurik, 1932an hauteskundeak galdu zituen Hooverrek, eta Franklin Delano Roosevelt demokratak irabazi zituen.

Herbert C. Hoover Alderdi Errepublikanoko kidea zen. Haren agintaldian gertatu zen kraxa. Bukatu zenean, «oparotasuna oso-oso gertu zela» jakinarazi zuen.

Roosevelt presidenteak (1882-1945) 1932ko hauteskundeak irabazi zituen, eta berriz ere hautatu zuten 1936an, 1940an eta 1944an.

Estatu Batuak: New Deal

«Roosevelten Ehun Egunetan», erreforma programa bat antolatu zuen presidenteak krisia onbideratzeko, eta uste ona itzultzeko negozioen mundura eta estatubatuar herrira. Haren politikari New Deal (Tratu Berria) deitzen zaio, eta estatuaren interbentzionismo ekonomikoa, batetik, eta merkatuko legeen eta jabetza pribatuaren errespetua, bestetik, konbinatu zituen.

New Deal: Lehen Fasea (1933-1935)

1933-1935 bitartean, Roosevelten Administrazioak hainbat neurri aplikatu zituen:

  1. Finantzen Alorrean: Dirua kontrolatzeko xedea zuten. Hala, itxi egin ziren eragozpenak zituzten bankuak, eta gainerakoak Erreserba Federalaren ikuskaritzapean sendotu zituzten. Banku gordailuen gaineko aseguru bat finkatu zen, eta debekatu egin zen urrearen eta atzerriko diruaren esportazioa. Dolarra debaluatu zen.
  2. Laguntzaren Alorrean: Gutxieneko prezioak finkatu ziren laborantza produktuentzat, esportazioak subentzionatu ziren eta mugatu egin ziren kotoi eta tabako uztak; kalte-ordainak eskaini zitzaizkien uztak murrizten zituztenei. Hala eta guztiz ere, errendimenduek gora egin zuten eta produkzioa, bere osotasunean, hazi egin zen. Orokorrean, hobera egin zuen laborantzaren egoerak.
  3. Industriaren Alorrean: Kongresuak, zeinak industria ekoizpena mugatu baitzuen soberakinak mugatzeko, prezioen gaineko akordioak finkatu zituen. Gutxieneko soldata bat ere ezarri zuen, nahitaezkoa, eta 40 orduko lan astea.

Entradas relacionadas: