Newtonen Grabitazio Unibertsalaren Legea
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,2 KB
Newtonen grabitazio unibertsalaren legea.
SARRERA
Gorputzek lurrera erortzeko duten joera edota planeta eta sateliteek zentro baten
inguruan biraka ibiltzeko joera hori azal dezakeen legea enuntziatu zuen Newtonek
XVII. mendean. Lege horrek masa duten bi edozein gorputzen artean batak besteari
egiten dion indarra adierazten du.
ENUNTZIATUA
Bi masa puntualek elkar erakarri egiten dute, beren masen biderkaduraren zuzenki
proportzionala eta beren arteko distantziaren berbiduraren alderantziz proportzionala
den indar batez.
MARRAZKIA
Indar grabitatorioa masa duten edozein bi partikulen arteko indarra da, edozein dela
ere masa bakoitzaren tamaina edo duen forma.
INDAR GRABITATORIOEN EZAUGARRIAK
● Indar grabitatorioak distantziara egindako indarrak dira, hau da, urrunera eragiten
dutenak, ez dute ukipenik behar eragiteko. Gainera ez da behar inolako ingurune
materialik bi masen artean indar hori transmititzeko.
● Indarraren norabidea bi masak elkartzen dituen zuzenarena da. Ekuazioren minus
zeinuak adierazten du indarrak eta norabide-noranzkoa adierazten duen bektore
unitarioak aurkako noranzkoa dutela.
● Binaka agertzen dira eta akzio-erreakzio printzipioa jarraituko dute. 1. partikulak 2.
partikula F12
indarrez erakartzen badu, aldi berean, 2. partikulak 1. partikula F21
indarrez
erakarriko du. Bi indarrek modulu bera eta norabide bera dute, baina aurkako noranzkoa.
● Grabitazio unibertsalaren konstantearen balioa oso txikia denez, erakarpen indarra hautemanezina izango da gutxienez bi masa horietako
bat ikaragarri handia ez bada. Hau da, indar hori beti egongo bada ere, oso balio txikiaduenean ez da ia hautemango.
● Gainezarmen printzipioa beteko du indar honek, Grabitazio Legea bi gorputzen
arteko ekuazioa bada ere, bi masa baino gehiagoren arteko elkarrekintza aztertzeko, hau
da, gorputz horietako batek jasaten duen indarra jakiteko, besteetako bakoitzak eragiten
duena kontuan hartuko da, eta eragin guztien batura bektoriala eginez kalkulatuko da.
A gorputzari hainbat masek eragiten dienean, honakoa da jasaten duen indar
erresultantea: