Newtonen Grabitazio Unibertsalaren Legea
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,43 KB
Eremu-Intentsitatea
Definizioa. Masa puntual (edo esferiko) batek eratutako eremua. Adibidea: Lurreko grabitazio-eremua.
Legearen enuntziatua eta ekuazio matematikoa
(Marrazkia)
- Indar grabitatorioen ezaugarriak:
- Norabidea eta noranzkoa
- Urrutiko indarrak
- Akzio eta erreakzio-indarrak
- Masetako bat oso handia izan ezean, baztergarria da intentsitatea.
Eremuaren eta eremu-intentsitatearen kontzeptuak
Eremua (espazioko zonaldea) eta eremu-intentsitatea (masa unitateko indar grabitatorioa).
Masa puntual edo esferiko baten eremu grabitatorioa
(Eremu-lerroak irudikatzea)
Adibidea: Lurra
Newtonen Grabitazio Unibertsalaren Legea
Lege hau 1687. urtean definitu zuen Isaac Newtonek, lehen aldiz, bi masen arteko erakarpen-indarraren balio kuantitatiboa ezarriz.
Legea honela enuntzia daiteke:
Bi partikula masadunek elkar erakartzen dute, beren masen biderkaduraren zuzenki proportzionala eta beren arteko distantziaren karratuaren alderantzizko proportzionala den indar batez.
Aurrekoa kontutan hartuta, horrela formulatu zuen Newtonek grabitazio unibertsalaren legea:
F1 = -F2
F1 = F2 = G * (m1 * m2) / r2
non:
- F grabitazio-indarra den.
- m1 eta m2, partikulen masak.
- r masen arteko distantzia.
- G grabitazio unibertsalaren konstantea, Nazioarteko Sisteman, 6,67 * 10-11 N m2/kg2 balio duena.
Indar grabitatorioen ezaugarriak
- Indar erakargarriak dira beti.
- Urrutiko indarra da indar grabitatorioa, hau da, distantzian eragiten duena masen artean inolako kontakturik egon gabe.
- Indarren norabidea parte hartzen duten bi gorputzak (sortzen duenak eta jasotzen duenak) lotzen dituen zuzenarena da.
- Noranzkoa, erakarpenek.
- Modulua elkarrekintza grabitatorioan parte hartzen duten masen biderkadurarekiko zuzenki proportzionala eta masen arteko distantziaren karratuarekiko alderantzizko proportzionala da.
Grabitazio unibertsalaren konstantea oso txikia denez, indar grabitatorioak oso ahulak dira eta, hautemangarriak izateko, bi masetatik batek, gutxienez, handia izan behar du. Masa biak txikiak direnean baztergarria da indar grabitatorioa.