Newtonen Grabitazio Unibertsalaren Legea: Azalpen Osoa

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,35 KB

Sarrera

Gorputzek lurrera erortzeko duten joera edota planeta eta sateliteek zentro baten inguruan biraka ibiltzeko joera hori azal dezakeen legea enuntziatu zuen Newtonek XVII. mendean. Lege horrek masa duten edozein bi gorputzen artean batak besteari egiten dion indarra adierazten du.

Enuntziatua

Bi masa puntualek elkar erakarri egiten dute, beren masen biderkadurarekiko zuzenki proportzionala eta beren arteko distantziaren berbidurarekiko alderantziz proportzionala den indar batez.

Marrazkia

Indar grabitatorioa masa duten edozein bi partikulen arteko indarra da, edozein dela ere masa bakoitzaren tamaina edo duen forma.

Indar grabitatorioen ezaugarriak

  • Urruneko indarrak: Indar grabitatorioak distantziara egindako indarrak dira, hau da, urrunera eragiten dutenak; ez dute ukipenik behar eragiteko. Gainera, ez da behar inolako ingurune materialik bi masen artean indar hori transmititzeko.
  • Norabidea eta zeinua: Indarraren norabidea bi masak elkartzen dituen zuzenarena da. Ekuazioaren minus zeinuak adierazten du indarrak eta norabide-noranzkoa adierazten duen bektore unitarioak aurkako noranzkoa dutela.
  • Akzio-erreakzio printzipioa: Binaka agertzen dira eta akzio-erreakzio printzipioa jarraituko dute. 1. partikulak 2. partikula F12 indarrez erakartzen badu, aldi berean, 2. partikulak 1. partikula F21 indarrez erakarriko du. Bi indarrek modulu bera eta norabide bera dute, baina aurkako noranzkoa.
  • Konstantearen balioa: Grabitazio unibertsalaren konstantearen balioa oso txikia denez, erakarpen-indarra hautemanezina izango da gutxienez bi masa horietako bat ikaragarri handia ez bada. Hau da, indar hori beti egongo bada ere, oso balio txikia duenean ez da ia hautemango.
  • Gainezarmen-printzipioa: Gainezarmen-printzipioa beteko du indar honek. Grabitazio Legea bi gorputzen arteko ekuazioa bada ere, bi masa baino gehiagoren arteko elkarrekintza aztertzeko (hau da, gorputz horietako batek jasaten duen indarra jakiteko), besteetako bakoitzak eragiten duena kontuan hartuko da, eta eragin guztien batura bektoriala eginez kalkulatuko da.

A gorputzari hainbat masek eragiten diotenean, honakoa da jasaten duen indar erresultantea:

Entradas relacionadas: